Borrar
Ehunka musikari bilduko dira larunbat honetan Aretxabaletan, 2005ean abiatu zen festak bilduta. IÑIGO ROYO
Debagoienako Trikitixa Egunak musikaz jantziko ditu Aretxabaletako kaleak

Aretxabaleta

Debagoienako Trikitixa Egunak musikaz jantziko ditu Aretxabaletako kaleak

Leizarra Musika Eskolak antolatuta, larunbat honetan ospatuko da egun osoko egitarauarekin

A. Urbieta

Aretxabaleta

Martes, 20 de mayo 2025, 20:22

Trikiti doinuek Aretxabaleta kaleak hartuko dituzte larunbatean, herriko Leizarra Musika Eskolak antolatutako Debagoienako Trikitixa Egunari esker. 2005ean abiatu zen festa hau Arrasaten, trikitiari eta panderoari bultzada emateko eta eskualdeko eskolen arteko harremana sustatzeko helburuarekin eta orduz gezotik herriz herri mugituz joan da. Aurtengoan Aretxabaletako eskolari tokatu zaio antolaketa eta bertako ikasle eta irakasleez gain, Arrasateko, Oñatiko, Aramaioko, Bergarako, Antzuolako, Elgetako, Eskoriatzako eta Soraluzeko eskoletakoak elkartu dira; baita Euskal Herriko beste txoko batzuetatik hurbildutakoak ere.

Festa handian larunbatean izango bada ere, giroa berotuz joateko bi tailer antolatu dituzte aurreko egunetarako.

Hala, bihar, Iraide Ansorenak panderoa modu ezberdinean jotzen irakasteko tailerra eskainiko du Arkupe kultur etxean. Ostiralean, berriz, 'Egin zure panderoa' izenburupean, pandero bat egiteko ikasteko tailerra burutuko da Sanin panderogileak gidatuta.

Larunbateko egitaraua goizeko 11:30ean hasiko da; herria esnatzeko helburuarekin eskola baikoitzak kalejira egingo dute eta, ondoren, eguerdian, eskola guztietakoak batera, hiru taldetan banatuta, herriko hainbat gunetan ibiliko dira trikitia eta panderoa jotzen. Horretarako herriko eragileen laguntza ere izango dute, Lekaixoka Bertso Eskola, Aretxabaletako Abesbatza eta Aratz-Atzegi elkartearena hain zuzen.

14:30ean bazkaria izango da eta eguna Mugi Panderoa taldearen erromeriarekin osatuko dute 18:30etik aurrera.

Goi-mailako irakaskuntzan

Halako ekimenek trikitiari bultzada emateko eta haren etorkizuna bermatzeko balio dute. Azken hilabeteetan bide horretan bestelako pauso garrantzitsuak ere eman dira, horien artean musikako goi-mailako irakaskuntzen barruan trikitixa espezialitatearen sorrera. Horri esker, irakaskuntza formalizatzeaz gain, ikerketa-eremu bat sortuko da horren inguruan, musika tresna eta haren errepertorioak kontserbatu eta zabaltzea ahalbidetuko duena.

Hezkuntza, Lanbide Heziketa eta Kirol Ministerioak eskatuta, pasa den otsailean onartutako Errege Dekretuak irakaskuntza horri dagokion curriculumaren oinarrizko alderdiak, ordutegiak, ebaluazio-helburuak eta irizpideak arautzen ditu. Hortik aurrera, hezkuntza-istrazioek beste irakasgai batzuk sartu ahal izango dituzte espezialitate berri horretan.

Ministerioaren hitzetan, trikitixa «Euskal Herriko bertako musika tresna adierazgarrienetako bat da». «XIX. mendearen erdialdean ritsi zenetik, trikitixak errotze handia lortu du festetan, erromerietan, omenaldietan eta kalejiretan, balsak, mazurkak, tangoak edo boleroak bezalako musika herrikoia gehituz», gaineratu du.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Debagoienako Trikitixa Egunak musikaz jantziko ditu Aretxabaletako kaleak