Aretxabaleta
Debagoienako Trikitixa Egunak musikaz jantziko ditu Aretxabaletako kaleakAretxabaleta
Debagoienako Trikitixa Egunak musikaz jantziko ditu Aretxabaletako kaleakA. Urbieta
Aretxabaleta
Martes, 20 de mayo 2025, 20:22
Trikiti doinuek Aretxabaleta kaleak hartuko dituzte larunbatean, herriko Leizarra Musika Eskolak antolatutako Debagoienako Trikitixa Egunari esker. 2005ean abiatu zen festa hau Arrasaten, trikitiari eta panderoari bultzada emateko eta eskualdeko eskolen arteko harremana sustatzeko helburuarekin eta orduz gezotik herriz herri mugituz joan da. Aurtengoan Aretxabaletako eskolari tokatu zaio antolaketa eta bertako ikasle eta irakasleez gain, Arrasateko, Oñatiko, Aramaioko, Bergarako, Antzuolako, Elgetako, Eskoriatzako eta Soraluzeko eskoletakoak elkartu dira; baita Euskal Herriko beste txoko batzuetatik hurbildutakoak ere.
Publicidad
Festa handian larunbatean izango bada ere, giroa berotuz joateko bi tailer antolatu dituzte aurreko egunetarako.
Hala, bihar, Iraide Ansorenak panderoa modu ezberdinean jotzen irakasteko tailerra eskainiko du Arkupe kultur etxean. Ostiralean, berriz, 'Egin zure panderoa' izenburupean, pandero bat egiteko ikasteko tailerra burutuko da Sanin panderogileak gidatuta.
Larunbateko egitaraua goizeko 11:30ean hasiko da; herria esnatzeko helburuarekin eskola baikoitzak kalejira egingo dute eta, ondoren, eguerdian, eskola guztietakoak batera, hiru taldetan banatuta, herriko hainbat gunetan ibiliko dira trikitia eta panderoa jotzen. Horretarako herriko eragileen laguntza ere izango dute, Lekaixoka Bertso Eskola, Aretxabaletako Abesbatza eta Aratz-Atzegi elkartearena hain zuzen.
14:30ean bazkaria izango da eta eguna Mugi Panderoa taldearen erromeriarekin osatuko dute 18:30etik aurrera.
Halako ekimenek trikitiari bultzada emateko eta haren etorkizuna bermatzeko balio dute. Azken hilabeteetan bide horretan bestelako pauso garrantzitsuak ere eman dira, horien artean musikako goi-mailako irakaskuntzen barruan trikitixa espezialitatearen sorrera. Horri esker, irakaskuntza formalizatzeaz gain, ikerketa-eremu bat sortuko da horren inguruan, musika tresna eta haren errepertorioak kontserbatu eta zabaltzea ahalbidetuko duena.
Hezkuntza, Lanbide Heziketa eta Kirol Ministerioak eskatuta, pasa den otsailean onartutako Errege Dekretuak irakaskuntza horri dagokion curriculumaren oinarrizko alderdiak, ordutegiak, ebaluazio-helburuak eta irizpideak arautzen ditu. Hortik aurrera, hezkuntza-istrazioek beste irakasgai batzuk sartu ahal izango dituzte espezialitate berri horretan.
Publicidad
Ministerioaren hitzetan, trikitixa «Euskal Herriko bertako musika tresna adierazgarrienetako bat da». «XIX. mendearen erdialdean ritsi zenetik, trikitixak errotze handia lortu du festetan, erromerietan, omenaldietan eta kalejiretan, balsak, mazurkak, tangoak edo boleroak bezalako musika herrikoia gehituz», gaineratu du.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.