Azkoitia
'1907tik herrigintzan', Batzokiaren historia bideoan bildu du Pello LarrañagakAzkoitia
'1907tik herrigintzan', Batzokiaren historia bideoan bildu du Pello LarrañagakAzkoitia
Miércoles, 21 de mayo 2025, 20:31
Azkoitiko Batzokia ez da eraikin hutsa: mende bat baino gehiagoko ibilbidea duen erreferentzia politiko eta soziala da herrian. 1907an sortua, abertzaletasunaren eta euskararen babesle, alderdikideen eta jarraitzaileen bilgune eta herrigintzaren motor izan da urte luzez. Orain, berritze prozesuaren ondoren, ateak berriro zabaldu ditu, indarberrituta.
Publicidad
Batzokixe tabernaren irekieraren bueltan, Azkoitiko Uri Buru Batzarrak egitarau zabala antolatu du, Batzokiaren historian zehar bidaiatzeko eta etorkizunari begiratzeko aukera eskainiz. Jarduera nabarmenetako bat Batzokiaren eta EAJren ibilbidea laburbiltzen duen ikus-entzunezkoa izan da. Belaunaldi ezberdinetako lekukotasunak jaso ditu Pello Larrañagak zuzendu duen bideoak: pasadizoak, oroitzapenak eta garai ezberdinetako begiradak uztartuz. Ordubete pasatxoko dokumentala jada ikusgai dago Azkoitiko EAJren YouTubeko kanalean.
Bideoaren estreinaldia aurreko astean egin zen, eta Batzokia bete zen alderdikideei zuzendutako saioan. «Giro hunkigarria izan zen, memoria kolektiboa partekatzeko eta etorkizunari ilusioz begiratzeko une aproposa», esan dute alderdikideek.
Batzokiaren inaugurazioaren inguruko egitarauaren barruan, ekitaldi politikoa izango da igande honetan, maiatzaren 25ean, 'Katea ez da eten. Alderdia gara' lelopean, 12:30ean izango da ekitaldia, Ikurriñaren plazan, Bertan izango dira Maria Eugenia Arrizabalaga GBBko presidentea eta Aitor Esteban EBB presidentea. Asier Aranbarri, Azkoitiko Uri Buru Batzarreko burua izango dute alboan.
Aurrez, 12:00etan, ikurriñaren igoera ekitaldia izango dute Batzokian bertan.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.