Borrar
Jantzi dotorekin atera ziren beste behin Azkoitiako haurrak danborrak jotzera. Eli Azpuru
Danbor hotsak euripean Azkoitian

Danbor hotsak euripean Azkoitian

Aurtengoan, 240 haurrek astindu dituzte danborrak azkoitia martxa joaz

Domingo, 16 de abril 2023, 16:43

Haurren danborrada Azkoitian antolatzen den ekitaldi nagusietako bat da egun hauetan. Aurten, eguraldi kaxkarra izan arren, giro ezin hobea sotu dute parte hartu duen 240 haurrek. Gogotik astindu zituzten danborrak eta barrikak hautsak kenduz. beste behin, batek baino gehiagok emozio handia sentitu du Azkoitia martxa bezalako doinu hunkigarria entzuterakoan eta baita ere, eurentzen, kanta berezi hau eskaintzea tokatuko zaienei.

Bost taldetan banatu dira danbor-joleak, eta gastadoreak eta sukaldari txikiak izan dituzte bidelagun. Karrozak itxi du desfilea beste behin. Umore Ona elkarteak, Tata Danborrada Taldeak eta Udalak «munduko ilusio guztiarekin» antolatu dute beste behin danborrada eta arrakasta lortu, parte hartze handia izan delako eta giro bikaina.

Beste behin, umeek jantzi dotoreak soinean dituztela, kalera atera eta danborradaz gozatzeko egun izan dute ibilbide polita osatuz. Aurtengo partaideak Gurea pilotalekuan elkartu ziren, handik Herriko plaza aldera hurbilduz eta ondoren, Balda plazara heltzeko. Bueltan ibilbide bera egin dute kontrako norabidean. Geldialdiak egin dituzte bai Herriko plazan eta Balda plazan. Ibilbidea osatzerakon, ohikoa den moduan, kantinerak eta banderadunak udaletxeko balkoira igo dira, taldeek plazan hainbat pieza jotzen dituzten bitartean.

Tata Taldea

Udalarekin elkarlanean, haurren eta helduen danborrada antolatzen jarraitzeko herritar talde batek Tata Elkartea sortu zuen duela urte bete, Umore Ona elkarteari erreleboa hartuta. Dozena bat lagun bildu dira eta gogor ari dira dagoeneko lanean umeen danborrada antolatzen.

Sortu zeneteik, Tata taldearen asmoa da urtean zehar egiten diren bi danborraden antolaketaz arduratzea. Horretarako, elkartea sortzea ezinbestekoa zuten eta elkartearen izena erabakitzeko orduan, 'Tata' jartzea erabaki zuten, Udaleko kultur teknikari Jesus Arrizabalagaren omenez, bere ezizena baita 'Tata'.

Gogoratu behar da 1965. urtean ekin zitzaiola umeen danbor festa honi eta 2012an erabaki zen data aldatzea parte hartzea hobetze aldera. Izandako arrakastaren ondoren aldaketa hori mantendu eta finkatu egin da. Santa Klaratik irten eta kaleetatik igaro ostean, plazan emanaldi bikaina eskaini zuten danbor eta barrika joleek lehen urte hartan. Ondoren, Umore Ona Elkarteko kide zaharrak omenduak izan ziren. Elkarteak 25 urte betetzen zituenean hasi ziren danborrada ospatzen.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Danbor hotsak euripean Azkoitian