Borrar
Munoaundin egiten ari diren indusketa lanak.
Munoaundiko herri harresitua ezagutzeko aukera izango da larunbatean

Munoaundiko herri harresitua ezagutzeko aukera izango da larunbatean

Azkoitia ·

Bisita doakoa izango da eta interesa dutenek goizeko 11:00etarako Abaraxka aterpetxera azaldu beharko dute

Eli Aizpuru

Azkoitia

Miércoles, 19 de julio 2023, 18:00

Aranzadi Elkarteko kide eta Munoandiko aztarnategiko arduradun den Antxoka Martinezek gidatuta eta Azkoitiko eta Azpeitiko udalen laguntzarekin, urtero egin ohi den bezala, Munoaundiko Burdin Aroko herrixka gotortua ezagutzeko aukera izango da zapatu honetan, hilak 22. Bisita doakoa izango da, eta interesa dutenek 11:00etarako Abaraxka aterpetxera azaldu beharko dute.

25-30 minutuko ibilaldi erraz bat egingo dute aurrena bisitariek herri haserritura iritsi arte; han bisita gidatuaz gozatzeko aukera izango dute, eta ondoren, berriz, oinez bueltatuko dira irteera lekura. Bisita gidatura joan, baina oinez iristeko zailtasunak dituzten lagunentzat ibilgailuak izango dira Munoaundira iristeko.

Bestalde, elebitan emango dira azalpenak, euskaraz eta gazteleraz. Bisitara doazenei mendiko botak edo mendirako zapatila egokiak, jaka eta ura ematea gomendatzen zaie.

Munoaundi Burdin Aroko gaztelu zahar, kastro edo herri harresitua da, Txalintxo edo Munoaundi mendian dagoena. 2003ko urriaren 7an, Eusko Jaurlaritzak monumentu-multzo izendatu zuen. Munoaundiko aztarnak Burdin Arokoak dira. Gipuzkoan, gaur arte, horrelako beste hamar aurkitu dira gutxienez (Buruntza, Basagain, Iruntxur, Murugain, Murumendi, Muru, Akutu, Santiagomendi, Boluntxo eta Belaku). Gainera, modu sistematikoan indusi zen lehenetarikoa izan zen (Basagainez gain). Indusketari esker, ordura arte ia jorratu gabe zegoen arkeologia-eremu bat ikertzen hasi zen Aranzadi Zientzia Elkartea.

Aro horretako ondo kontserbatutako arrastoak bilatu dira bertan. Gaur egun, oraindik ere udaro 25 bat lagun izaten dira bertan indusketa lanetan, Azkoitiko Udalak Azpeitikoarekin batera bultzatzen ditu lanak.

Zeramika puskez gain, errota zirkular baten zatia, burdinezko aizto bat, neurketa markak dituen kono-enbor formako pisu bat, burdin xafla bat eta brontzezko fibula bat (azken hauek honelako aztarnategietan oso bakan agertzen diren materialak) aurkitu zituzten. Ezkurra eta bestelako haziak ere aurkitu dituzte.

Herriak 7 hektareako eremua hartzen du. 2 metro inguruko zabalera duen harresiak ez du herri osoa inguratzen; ekialdean duen maldan ez baitu babes artifizialen beharrik. Barruan aterrazamendu bat egina du bizilekuak atontzeko, hain zuzen, eta harresitik kanpo, beherago, beste bigarren bat. Aipatutako barruko eremu horretan, hormatik gertu, bizileku ziren zoruak aurkitu dira. Mendebaldean oinplano karratu edo poligonaleko bi dorrez babestutako sarrera dauka eta baita pasabide horretara eramaten duen bide perpendikular bat ere.

Historia

1995ean aurkitu zuten A. Olano, G. Alijostes eta S. San Josek, C. Olaetxeak koordinaturik. Sonia San Joseren zuzendaritzapean azterketa eta zundaketak egin ostean, 2006tik aurrera ikerlari berak induskatu zuen. 2016tik aurrera, Antxoka Martinezek zuzentzen du indusketa arkeologikoa.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Munoaundiko herri harresitua ezagutzeko aukera izango da larunbatean