
Azkoitia
Udalak eta Maxixatzen Euskaldunon Elkarteak hitzarmena sinatu duteSecciones
Servicios
Destacamos
Azkoitia
Udalak eta Maxixatzen Euskaldunon Elkarteak hitzarmena sinatu duteAzkoitiko Udalak eta Maxixatzen Euskaldunon Elkarteak lankidetza-hitzarmena sinatu dute, aurreko urteetako akordioen jarraipena emanez eta euskararen aldeko ekimenetan elkarrekin lan egiteko konpromisoa berretsiz. Helburua da herrian euskararen erabilera sustatu eta indartzea, hainbat proiektu eta jardueren bidez.
Elkarteak euskal giroa biziberritu eta euskarazko ekintzak antolatzea du xede, hala nola Udazkeneko Erronka, Euskola hitzaldi-zikloa, Orbel jokoak edota Euskal Hiriak Euskaraz egitasmoa. Era berean, Maxixatzenek Azkoitiko Euskara Mahaia koordinatzeko ardura hartzen du: bertako dinamizazioa eta jarraipena ziurtatuz. 2025ean, bereziki etorkinentzako Kafe Mundialak egitasmoa garatuko da mahaian, eta maiatzaren 15etik 25era bitartean egingo den Eukaraldia izango da beste ardatz nagusietako bat.
Hori guztia aurrera eramateko, Udalak 15.000 euroko laguntza ekonomikoa emango dio Maxixatzen Euskaldunon Elkarteari. Hitzarmena Ana Azkoitia alkateak eta Leire Lizarralde elkarteko lehendakariak sinatu dute, Oihana Sudupe dinamizatzailearekin batera.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.