Azkoitia
Udalak eta Maxixatzen Euskaldunon Elkarteak hitzarmena sinatu duteAzkoitia
Udalak eta Maxixatzen Euskaldunon Elkarteak hitzarmena sinatu duteAzkoitia
Miércoles, 7 de mayo 2025, 20:26
Azkoitiko Udalak eta Maxixatzen Euskaldunon Elkarteak lankidetza-hitzarmena sinatu dute, aurreko urteetako akordioen jarraipena emanez eta euskararen aldeko ekimenetan elkarrekin lan egiteko konpromisoa berretsiz. Helburua da herrian euskararen erabilera sustatu eta indartzea, hainbat proiektu eta jardueren bidez.
Publicidad
Elkarteak euskal giroa biziberritu eta euskarazko ekintzak antolatzea du xede, hala nola Udazkeneko Erronka, Euskola hitzaldi-zikloa, Orbel jokoak edota Euskal Hiriak Euskaraz egitasmoa. Era berean, Maxixatzenek Azkoitiko Euskara Mahaia koordinatzeko ardura hartzen du: bertako dinamizazioa eta jarraipena ziurtatuz. 2025ean, bereziki etorkinentzako Kafe Mundialak egitasmoa garatuko da mahaian, eta maiatzaren 15etik 25era bitartean egingo den Eukaraldia izango da beste ardatz nagusietako bat.
Hori guztia aurrera eramateko, Udalak 15.000 euroko laguntza ekonomikoa emango dio Maxixatzen Euskaldunon Elkarteari. Hitzarmena Ana Azkoitia alkateak eta Leire Lizarralde elkarteko lehendakariak sinatu dute, Oihana Sudupe dinamizatzailearekin batera.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
¿Por qué ya no vemos tantas mariposas en Cantabria?
El Diario Montañés
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.