
Azkoitia
Ume, federatu, herrikoi edo egokituena, duatloiaren festa bihurtu da Azkoitia asteburuanSecciones
Servicios
Destacamos
Azkoitia
Ume, federatu, herrikoi edo egokituena, duatloiaren festa bihurtu da Azkoitia asteburuanAzkoitri triatloi taldeak antolatuta, duatloia izan da protagonista Azkoitian. Larunbatean, egun osoko kirol festa bilakatu zen herrian. Duatloi festa inklusiboan parte hartu zuten goizean ehunka neska-mutilek, Trenbidearen Zumardian. Arratsaldean, beste hiru duatloi proba jokatu ziren: federatutako kadeteena, duatloi herrikoia eta duatloi egokitua.
LHko 3. mailatik LHko 6. mailara arteko ehunka gaztetxok korrika eta bizikletan kilometro batzuk egin zituzten goizean, mailaz maila, eta parte hartzaile guztiek dominak eta goxokiak jaso zituzten.
70 lagun inguru izan ziren gero arratsaldeko probetan. Sprint distantziako duatloiak izan ziren. Bi kilometro egin zituzten aurrena korrika, gero bizikletan 8,5 kilometro, eta azkenik, kilometro bat korrika. Banakakoez gainera, erreleboka edo binaka egiteko aukera eskaini du Azkoitri triatloi klubak aurtengoan, eta modalitate horietan ere aritu ziren hainbat lagun.
Hain zuzen ere, bikote bat izan zen duatloi herrikoiko irabazlea. Mikel Arsuaga eta Aitor Landa izan ziren ibilbidea amaitzen aurrenak. 22 minututan eta 30 segundotan geratu zuten erlojua. Jakes Zubizarreta izan zen bigarrena (22:51) eta hirugarren Ander Biguri (22:54). Emakumeetan, berriz, Naia Ortiz de Pinedo nagusitu zen (26:22), taldekideNaiara Saez de Jauregirekin batera, denbora berean helmugaratu ziren biak ala biak. Haien atzetik hirugarrena Andrea Camares (28:06) izan zen.
Federatutako kadeteen mailan txikiagoa izan zen partaidetza. Hiru lagunek hartu zuten parte, beraz, podiuma zehaztuta zegoen baina ez ordena. Hala, Unai Zorriqueta (25:15) eta Daniella Sanchez (28:01) izan ziren garaileak. Maitane Olivenzak (29:43) bete zuen emakumeetan bigarren postua.
Bestalde, duatloi egokitua Josune Odriozolak (28:53) eta Adrian Nogalesek (29:13) irabazi zuten. Bigarren, berriz, Anuk Astigarraga (29:13) eta Aitor Oleaga (29:17) izan ziren, eta Eduardo Murgia (30:42) izan zen hirugarrena gizonezkoen mailan.
Giro ederrarekin gozatu ahal izan zuten kirol festa bai partehartzaileek eta baita gerturatu zirenek ere. Azkoitri triatloi taldeko kideak gustura zeuden egunak emandakoaz eta eskerrak eman dizkiete dena ongi baino hobeto joan zedin laguntza eskaini zuten boluntarioei. Hala ere, aurtengoan boluntarioak aurkitzeko izan dituzten «zailtasunak» agerian utzi dituzte. Izan ere, proba baino hiru egun leheneago 20 lagun inguru falta zituztela lanerako nabarmendu dute. Beraz, «pena» agertu dute egoerarengatik, «badakigu halako proba txikietan zaila dela boluntarioak topatzea baina...», azaldu dute antolatzaileek.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Encuentran a una mujer de 79 años muerta desde hacía varios días en su domicilio
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.