Borrar
Azpeitiko palistek etxean jokatuko dute bihar, ostegunean, Herriarteko Txapelketako itzulerako lehia

Azpeitiko palistek etxean jokatuko dute bihar, ostegunean, Herriarteko Txapelketako itzulerako lehia

Deba izango dute aurkari. Joaneko partidak 2-0 galdu zituzten, eta nahiz eta aurrera egitea zaila izan, ez da ezinezkoa. 20:00etan da hitzordua

Miércoles, 14 de mayo 2025, 09:51

Azpeitiko Ilunpeko erreminta saileko ordezkariek Gipuzkoako Herriarteko Txapelketako final laurdenetako itzulerako partidak jokatuko dituzte bihar, ostegunean, Azpeitian. 20:00etan dute hitzordua, Betharrameko pilotalekuan, eta Debako palistak izango dituzte aurrez aurre.

Joan den astean ekin zioten txapelketari azpeitiarrek, Deban, baina ez zuten hasiera ona izan: bi partidak galdu zituzten. Larruzko palan 35-27 erori ziren Egiguren eta Sanchez Badiola eta Etxeberriaren aurka; eta pala motzean 40-26 galdu zuten Lopetegi eta Martijak Lopez eta Prietoren kontra.

Gauzak horrela, ez dute lan erraza izango finalaurrekoetara sailkatzeko, baina oraindik badute buelta emateko aukera, eta biharko neurketetan indar guztia jarriko dute.

Ezkuzko lehiak

Bestalde, Gipuzkoako Herriarteko Txapelketako final zortzirenetako joaneko partidak ere jokatuko dituzte herritarrek. Ostiralean izango dira lehiak, 19:00etan hasita, Alegiako frontoian dute hitzordua azpeitiarrek. Itzulerako partidak hurrengo asteburuan jokatuko dituzte,

Esku pilotariek joan zen astean lortu zuten final zortzirenetarako txartela, Aduna aise gaindituta. Joaneko partidetan 0-3 irabazi zioten Adunari final hamaseirenetan, eta itzulerakoan, etxean, 2 eta 1 nagusitu zen Azpeitia.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Azpeitiko palistek etxean jokatuko dute bihar, ostegunean, Herriarteko Txapelketako itzulerako lehia