Miércoles, 14 de mayo 2025, 09:51
Azpeitiko Ilunpeko erreminta saileko ordezkariek Gipuzkoako Herriarteko Txapelketako final laurdenetako itzulerako partidak jokatuko dituzte bihar, ostegunean, Azpeitian. 20:00etan dute hitzordua, Betharrameko pilotalekuan, eta Debako palistak izango dituzte aurrez aurre.
Publicidad
Joan den astean ekin zioten txapelketari azpeitiarrek, Deban, baina ez zuten hasiera ona izan: bi partidak galdu zituzten. Larruzko palan 35-27 erori ziren Egiguren eta Sanchez Badiola eta Etxeberriaren aurka; eta pala motzean 40-26 galdu zuten Lopetegi eta Martijak Lopez eta Prietoren kontra.
Gauzak horrela, ez dute lan erraza izango finalaurrekoetara sailkatzeko, baina oraindik badute buelta emateko aukera, eta biharko neurketetan indar guztia jarriko dute.
Bestalde, Gipuzkoako Herriarteko Txapelketako final zortzirenetako joaneko partidak ere jokatuko dituzte herritarrek. Ostiralean izango dira lehiak, 19:00etan hasita, Alegiako frontoian dute hitzordua azpeitiarrek. Itzulerako partidak hurrengo asteburuan jokatuko dituzte,
Esku pilotariek joan zen astean lortu zuten final zortzirenetarako txartela, Aduna aise gaindituta. Joaneko partidetan 0-3 irabazi zioten Adunari final hamaseirenetan, eta itzulerakoan, etxean, 2 eta 1 nagusitu zen Azpeitia.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Encuentran a una mujer de 79 años muerta desde hacía varios días en su domicilio
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.