Borrar
Txalintxoko azken irteeran parte hartutako haurrak, tontorrean. LAGUN ONAK M.B.
Xoxoteko Eguna ospatuko dute igande honetan inguruko mendizaleek

Azpeitia

Xoxoteko Eguna ospatuko dute igande honetan inguruko mendizaleek

Lagun Onak mendi bazkunak aurreko astean egindako Txalintxoko irteerari jarraipena emango dio

Eli Aizpuru

Azpeitia

Miércoles, 21 de mayo 2025

Xoxoteko Eguna izango da igande honetan, maiatzak 25. Hori dela eta, usadioari jarraituz, festa giroan ospatuko dute mendizaleek eguna. Lagun Onak mendi bazkunak egitarau oparoa antolatu du. Goizeko 9etan aurreikusten dute irteera, herriko plazan, tontorreruntz abiatzeko. 12:15ean, meza ospatuko da bertan eta lore eskaintza ere egingo dute, mendian hildakoen alde.

Umeek hartuko dute protagonismoa gero eta urtean zehar hainbat irteeretan parte hartzeagatik dominak banatuko zaizkie. Ondoren, 13:30ak inguruan, paeella jana izango da aterpetxean.

Lagun Onak mendi bazkunatik festan parte hartzeko gonbidapena luzatzen dute. Nola ez, trikitilariak, txalapartariak, txistulariak eta giro ezin hobea izango da egun osoan zehar.

Xoxoteko Egunak aurrekoan egindako Txalintxoko irteerari jarraipena emango dio. 30 inguru lagunek hartu zuten parte eta goiz pasa ederra igaro zuten bai haurrek eta baita hauen gurasoek ere.

Udaberriko mendi astea

Bestalde, egunotan Udaberriko Mendi Astearen barruan antolatutako ekintzetan hainbat hitzordu izan ditzuzte Lagun Onak mendi bazkunakoek Soreasu antzokian. Hala, Mendi Tour mendi film emanaldiko pelikula aukeraketa ikusi ahal izan da edota 'Ixiltasunetik, munduari begira' dokumentala, 2023ko Takolo Bekaren irabazlearen berri izateko aukera izan da.

Gaurkoan, herritar baten txanda izango da. Mikel Agirre mendizale azpeitiarrak Ama Dablamen (Nepal, Himalaia, 6.812 metro) egindako gailurraren berri emango du, Dani Gaona espainiarrarekin, Muhamad Ali Sadpara pakistandarrarekin eta Cheppal xerparekin batera lortu zuen balentria mendizale azpeitiarrak. Mendietxe Museoan izango da hitzordua, gaur, osteguna, 19:00etan hasita.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Xoxoteko Eguna ospatuko dute igande honetan inguruko mendizaleek