Sábado, 26 de febrero 2022, 18:01
Ohikoa da itzalpeko lanek errekonozimendu gutxiago izatea eta fokua oholtza gainean daudenentzat izatea. Maiz, gainera, lehiaketa kutsua duten ekitaldietan epailearen papera ez da erraza izaten. Polemikak egon daitezke, puntuazioarekin edo erabakiren batekin publikoa ez da oso gustura geratzen... Ez da erraza.
Publicidad
Bertsolari Txapelketa Nagusiaren kasuan, saioz saio, lehenetik finalera, lan handia egiten dute epaileek eta Bertsozale Elkarteak antolatutako ikastaroa baliatuz, Hitzetik Hortzera saioak epaile beterano zein gazteekin hitz egingo du haien bizipenak eta esperientziak ezagutzeko.
Bertsolari Txapelketa Nagusia ate joka den honetan, epaileek ere abiatu dituzte haien prestaketa lanak. Izan ere, bertsolarien jarduna zenbakietara eramatea ezinbesteko lana da edozein txapelketetan. Epaileak arduratzen dira bertsoa arretaz aditu eta mezuaren ñabardurak bilatzeaz. Lan hau egiteko entzumen mota hori garatu beharra dago, eta horretarako egiten dira formakuntza saioak.
Bertsozale Elkarteak epaileentzat antolatutako ikastaro batean izan da Hitzetik Hortzera, Bilboko Euskararen Etxean. Bertan Joseba Santxo eta Nerea Bruño epaile beteranoekin eta Graxi Arregi epaile gaztearekin hitz egin du Eiderrek.
Bertsoak epaitzeko irizpideak zeintzuk diren ere ezagutuko dugu. Bertsoak zenbakitara nola eramaten diren jakin nahi? Erantzunak aste honetako Hitzetik Hortzeran.
Horretaz gain, saioak bat egingo du plazekin ere. Bolada zaila bizi ostean Covid-19aren ondoriozko pandemia dela-eta, poliki-poliki normaltasuna eta bertso-saioak itzultzen hasi dira. Oraingoan Iruñeko Bertsoaroko gazteen jaialdia eta Zornotzako Bertso Derbiko aleak izango dira ikusgai.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
El motorista fallecido en Quintanilla de Trigueros es hermano del alcalde de Cigales
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.