

Secciones
Servicios
Destacamos
Gaizka Sarasola Iartzabal (Lesaka, 1974) txistulari eta musika irakaslearen 'Mug(H)erri I' proiektua nagusitu da IX. (H)ilbeltza bekaren deialdian. «Baztan izan daitekeen landa eremuan kokatzen du istorioa egileak; horrela, lokalizazioak istorioari hurbiltasuna emateaz gainera, landa giroaren bizitzaren eta bilakaeraren erradiografia bat egiten du, betiere klixeetatik ihes egin nahian. Fantasiari eta errealismo magikoari ere keinu egiten dio, genero beltzean hain ohikoa ez dena, eta arteaz ere gogoeta egiten du», azpimarratu du Fernando Anbustegi, Baztango alkateak; Joxan Oiz, (H)ilbeltza elkarteko ordezkariak eta Garazi Arrula Ruiz, Txalaparta argitaletxeko ordezkariak osatutako epaimahaiak laginaz. Era berean, «ezohiko elementuak» txertatzen dituela goraipatu du, baita «hizkera landua erabiltzeak indartu» egiten duela proiektua.
Txalaparta argitaletxeak, Baztango Udalak eta (H)ilbeltza elkarteak antolatutako IX. edizioa izan da honakoa. Txandakatuz antolatu ohi da, sormena eta itzulpena aldizkatuz. Orain arte azkena, 2024koa, Amaia Apalauza Ollo itzultzaileak irabazi zuen eta Nuria Cadenes idazlearen 'Guillem' eleberria euskaratuko du. Dena ondo bidean, abenduan argitaratuko du Txalapartak eta 2026ko urtarrilean antolatuko den (H)ilbeltza astean aurkeztuko da. Orain 3.000 euro jasoko ditu, baita beste 3.000 lana amaitzerakoan, eta dena ondo bidean 2026ko abendurako aurkeztuko du.
Era berean, Sarasolaren proiektua 2027ko edizioan helduko da. Ez da argitaratuko duen lehen liburua, aurrez zenbait antzezlanen bildumekin bi kaleratu baititu: 'Erleak, satorrak, beleak' (EDO!, 2016) eta 'Zerrakuretan' (Susa, 2021). Sortzaile bezala musikan ere aurkeztu ditu 'Ixuriak' (2004) eta 'Ez naiz deusen jabe' (2007) diskoak Xabier Erkiziarekin batera. LedSilhouette dantza konpainiaren 'Concavo-Convexo' (2019) lanarentzat musika sortu du.
(H)ilbeltza bekaren xedea euskarazko nobela beltza sustatzea da, eta, horretarako, txandaka sormen eta itzulpen lanak saritzen dira. Lehenbiziko edizioa sormen beka izan zen, Miel A. Elustondok irabazi zuen eta 'Kezko bola batek itoak birikak' eleberria argitaratu zuen 2019ko hasieran. Hurrengo deialdia itzulpenari egokitu zitzaion, eta Patricia Highsmith estatubatuarraren 'Lardaska' nobela euskaratu eta aurkeztu zuen Josu Barambonesek. Hirugarrenik, Miren Gorrotxategik irabazi zuen sormen beka, eta 'Sotoan gordeak' izan zuen emaitza. Laugarren beka Koldo Bigurik jaso zuen Massimo Carlottoren eleberri bat italieratik itzultzeko, eta 'Agur maitea, ikusi arte' izena jaso zuen. Bosgarren beka Eneko Barberenak jaso zuen, eta 2023ko ilbeltzean izan zuten solasgai 'Suak erreko ez balu'. Seigarrenean, Beñat Irastorzaren lagina saritu zen, eta Fred Vargasen 'Altxa, hildakoak'. Aurkezten azkena aurtengo ekitaldian izan da, Joxan Oizen 'Amazurtza' eleberria.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.