Borrar

Rafia Zakaria idazlearen obra euskarara ekarriko du Jakinek

Idazle feministaren 'Against White Feminism. Notes On Disruption' itzuliko da 'Eskafandra' bildumaren baitan

Jon Agirre

Donostia

Jueves, 22 de junio 2023, 12:54

Jakin Fundazioak Rafia Zakaria idazle feministaren 'Against White Feminism. Notes On Disruption' obra euskarara ekarri eta argitaratuko du 'Eskafandra' bilduma feministaren baitan.

Rafia Zakariaren 'Against White Feminism. Notes On Disruption' obrak feminismo inklusiboaren alde egiten du kulturartekotasunaren ideian sakonduz. Emakume zurien esperientziak oinarri dituen pentsamendu feminista hegemonikoa osatu eta beste arraza batzuetako emakumeen ekarpenak ere aintzat hartzen ditu liburuan.

Itzulpena Eusko Jaurlaritzak astearte honetan gobernu bileran onartutako 30.000 euroko dirulaguntzari esker egingo da. Iturriek azaldu dutenez helburua da pentsamendu feministaren baitan giltzarri diren liburuak euskarara ekartzea

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren ustez, garrantzitsua da mota honetako obrak euskaraz eskuragarri izatea, alde batetik, euskarazko produktuen eskaintza handitzen eta aberasten delako, eta, bestetik, euskararen normalizazioan eta gizon-emakumeen berdintasunean urratsak emateko balio duelako.

Ulibarri programara 1,2 milioi

Era berean, Ulibarri hizkuntza normalizaziorako programan parte hartzen duten edo parte hartu nahi duten itunpeko ikastetxeei zuzendutako 2023-2024ko ikasturterako 1.225.000 euroko zuzkidura onartu da. Gainera, programan sartzeko edo jarraitzeko baldintzak zehaztu eta dedikazio orduak finkatu dira.

Ikastetxeko normalkuntza proiektua egiteko, lehenik egoera aztertu eta diagnosia egiten dute zentroek. Ondoren, lau urterako proiektua zehazten dute, eremuz eremu definituz helburuak, abiatuko diren jarduera motak, arduradunak, ebaluaziorako adierazleak eta denbora tarteak.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Rafia Zakaria idazlearen obra euskarara ekarriko du Jakinek

Rafia Zakaria idazlearen obra euskarara ekarriko du Jakinek