«Lurra mugitu da. Inportanteena da azpitik belaunaldi berria badatorrela»
Maialen Lujanbio. Bertsolari txapelduna ·
«Nire doinu-proposamena doinu zaharrak dira, doinu zahar berrituak. Hor altxorra dago», dio hernaniarrakSecciones
Servicios
Destacamos
Maialen Lujanbio. Bertsolari txapelduna ·
«Nire doinu-proposamena doinu zaharrak dira, doinu zahar berrituak. Hor altxorra dago», dio hernaniarrakfelix ibargutxi
Martes, 19 de diciembre 2017, 07:21
BECen txapela jantzi eta hurrengo egunean elkarrizketatu dugu Lujanbio, Bertsozale Elkartearen egoitza.
–Finalean, agurreko bertsoan, «ametsak egurastu» esan zenuen. Zer nahi zenuen adierazi, itxaropentsu jokatu behar dugula?
–Paralelismo bat egin nahi nuen. Aurtengo txapelketan, askotan aipatu da zortzikote nahiko kontserbadorea zegoela.
–Adin aldetik?
–Bai, orain dela lau urteko berberak geundela. Jende berririk ez dela sartu; eta ideia horretatik abiatu nin-tzen. Nahiz eta finalean ez den jende berririk sartu, inportanteena da azpitik belaunaldi berria badatorrela. Aspalditik plazan ari da eta, txapelketan ere, finalaurreko faseraino iritsi da. Lur hori mugitu da eta 'egurastu' hitza zentzu horretan esan nahi nuen. Hurrengo finalean, seguru nago, belaunaldi horrek izango du presentzia. Gazte horiengandik gu ere ikasten ari gara, ez bakarrik haiek guregandik. Lehengora itzuliz, paralelismoa egin nahi nuen Euskal Herriaren egoerarekin, askotan esaten da ine batean gaudela, euskalduntzea lortzeko formulak berrasmatu egin behar direla, eta bizikide-tza bere birpentsatu behar dela. Hori da nahi nuena adierazi «lurra egurastea» esamoldearekin.
–Eta BECen ibili zenuen beste esamolde bat: «Geure buruaren kontra, gure munduaren alde».
–Guk, parte hartzen dugunok, kontestualizatu egiten dugu: txapelketak badu lehiatik, badu apustu pertsonaletik, badu egotik, nahi baduzu, nik ez diot hori kentzen, eta igual gainera ez da txarra, baina guztiok dakigu kontestualizatzen, eta lehia hori proiektu kultural baten barruan dago, eta funtzio nagusia ez da txapeldun bat izendatzea, baizik eta bertsolaritzari hauspoa ematea. Barakaldon finala eginez, euskarari eta euskal kulturari ekarpena egiten diogu. Badakit BECen handia dirudiena Euskal Herri mailan txikia dela igual, baina gure alea jartzen ari gara. Gero finalean, dena ez da sufrimendua, badago satisfaziorik ere.
–Gai ireki dezente ikusi genituen finalean. Kartzelako gaiak, adibidez. Esadazu horrelako gai irekiek dituzten alde on eta txarrak.
–Gai irekien kontu honek baditu urte batzuk, eta badaramakigu urteak hizketan. Alde batetik, kartzelako lanean badu alde on bat gai irekiak, eta da jendeak ikusten duela bertsolari bakoitzak bide ezberdina hartu duela eta azkenean hori aberatsa da. Hori da gai irekia jartzeko arrazoietako bat: zortzi bertsolarien diskurtso aniztasuna lortzea. Beste abantaila: zeure intereseko gaiak aipatzeko aukera ematen dizula. Eta desabantaila? Nik uste dut agortu samartuta dagoela gai irekiaren joera hau. Proba asko egin ditugu gai mota honekin, emaitza ederrak izan ditu, baina agortuta ote dagoen manera hau... Zergatik?; horrelako gaia ez delako gaia, bertsolariak sortu behar duelako, eta hori lan erantsi bat da. Askotan ardura gehiago ipintzen duzu gai hori erabakitzen, gai horri dagozkion bertsoak prestatzen baino. Hau birpentsatu egin behar dugu.
–Kartzelako lanetan aukeratu zenituen pertsonaiak indartsuak ziren: bateko prostituta bat, besteko etxetik aspaldi alde egindako heroinazalea. Pertsonaia indartsua aukeratzea izango da bertso ona lortzeko gakoetako bat, ezta?
–Pertsonaia eta gaia, batzuetan, gauza bera dira. Gai zabal hauetan, eta neurri luzea hartzen baldin baduzu, uste dut bilatu behar duzula korapilo bat potente eta interesantea. Txikikeria batekin ez duzu soluziona-tzen;eta, bestetik, gizarte honetan badaude gai batzuk interesatzen zaizkidanak eta nahiko nituzkeenak atera. Neure mundu ideologikoko gaiak ateratzen saiatzen naiz. Gustatzen zait korapilo batzuk plantea-tzea, gure errealitatekoak direnak.
–Txapela Sebastian Lizasok jantzi zizun.Harekin asko kantatu duzu. Nolako harremana izan duzue?
–Sebastian, guretzat, gauza diferenteak izan da.Lehenengo, bertsolariaren irudia zen. Ni ume nintzela, Sebastian mito bat zen. Erreferen-tziala zen, eredua guretzat. Gero, gu plazan hasi ginenean, bertsokide bihurtu zen, eta denborarekin adiskide izatera pasa zen.
–Malgutasuna erakutsi du belaunaldi berriagoetara egokitzeko, ezta?
–Gauza asko erakutsi du, bai bertsotan, bai jendearekiko jarreretan, bai egoten dakien kapazitate horrekin. Gu plazan hasi ginenean, a zer harrera, a zer zaintza hark egin ziguna!
–2021ean zuzenean joango zara finalera. Beharbaba handikap bat da hori, Amets Arzallus bera pattal ikusi genuen BECen goizeko saioan.
–Ez da jakiten. Igual pentsatu egin behar da. Izan liteke egun txarra tokatu zitzaiola Ametsi. Orain lau urte ni ere horrela egon nintzen BECn. Ez da erraza martxan den tren batean sartu eta tente irautea.
–Bertsoaren luzeraz hitz egin dezagun. Atzo entzun ziren bertso oso luze batzuk.
–Bai, neurri luzeetara goaz, eta bertsoak beteak direnean ondo, baina betelana egin behar izateko arriskua daukate. Baina aizu, gai irekia tokatzen zaizunean terrenoa behar duzu pixka bat kontestualizatzeko.
–'Erkin' hitza entzun zen sarri, eta gero halako txiste bat egin zenuen horri buruz. Badira makulu-hitz batzuk asko erabiltzen direnak, 'er-tzak', adibidez.
–'Erkin' eta 'ertzak' ez nituzke konparatuko, zeren 'ertzak' oso hitz sujerentea da, eta polisemikoa. 'Erkin', berriz, atzo karanbola bat izan zen. Orain dela lau urte 'ze suma' izan zen, eta orain zortzi 'hanka biko'.
–'Erremerre' egiten duzu, nire moduan. Sekula pentsatu duzu logopedaren batengana joatea?
–Ez, sekula ez nintzen joan, eta gainera pozten naiz ez nintzelako joan. 'Poztu' ez da hitz egokia. Esan nahi dut konforme nagoela. Ez dut asmorik horretan denbora emateko.
–Inoiz eskaini al dizute publizitatea egitea marka edo produkturen batena?
–Ez (barreak). Ez dut uste Realak ere eskainiko didanik oraingo honetan.
–Ekarri al duzu txapelketa honetara doinu berririk?
–Ez dut ekarri doinu berri konposaturik. Ekarri dudana izan da bi doinu zahar, baina biak eraldatuak, berrituak. Dira Irunen erabili nuena eta atzo goizean BECen erabili nuena. Nire doinu-proposamena doinu zaharrak dira, doinu zahar berrituak. Orain ekarritako horietako bat, Kubako gerrako doinua, Xabier Leteri ikasitakoa.
–Leterena al da?
–Ez nago seguru Leterena den edo tradizionala den. Kristoren ondarea dago doinu tradizionaletan. Eta normalean bermea daukate. Ez dago berririk konposatzen ibili beharrik.
–Umorea, atzoko saioan dezente egon zen.
–Sentsazioa da final honetan besteetan baino umore gehiago egon dela, ezta? Eta eskertzen da, bai.
–Aitor Mendiluzeri ondo etorriko zitzaion bigarren gelditzea. Publiko zabalarentzat ez baita oso bertsolari ezaguna.
–Badaude horrelako bertsolariak. Bertsozale denak badaki nolako bertsolaria den, eta estimatzen du, baina kanporagoko zaleak ez du ezagutzen. Orain dela lau urteko finalean ere kristoren lana egin zuen. Baina Aitorrek, guk bezala 25 urte daramazki plazan. Bai, txapelketan lehertu izanak emango dio merezi zuen aitortza hori.
Publicidad
Óscar Beltrán de Otálora y Josemi Benítez (Gráficos)
Beñat Arnaiz | San Sebastián
Lourdes Pérez, Melchor Sáiz-Pardo, Sara I. Belled y Álex Sánchez
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.