Borrar
Izaro, MIN sarien galan.
Euskarazko disko onenaren saria Izarok eskuratu du 'cerodenero' lanagatik
2024ko MIN Sariak

Euskarazko disko onenaren saria Izarok eskuratu du 'cerodenero' lanagatik

Mallabiarrak Zaharari eskaini zion «emandako babesagatik» eta hitzartzea baliatu zuen hizkuntza eskubideen aldeko aldarria zabaltzeko

J. A.

Jueves, 18 de abril 2024, 11:48

Izaro abeslari mallabiarrak lortu zuen atzo 2024ko MIN Sarietako euskarazko disko onenaren saria 'cerodenero' lanagatik. Garaikurra «emozio handiz» jaso zuela azaldu zuen behin eskuan zuela eta hitzartzea baliatu zuen Izarok bi mezu argi uzteko. Batetik, hizkuntza eskubideen aldarria egin zuen eta, bestetik, musikariak eskerrak eman zizkion Zaharari harengan sinesteagatik.

Ikusleen txalo artean salatu zuen «Euskal Herrian ezin dela libreki eta osoki euskaraz bizi». Egoera alderatu zuen Hego zein Ipar Euskal Herrikoekin, non hurrenez hurren gaztelaniaz eta frantsesez «bai bizi daitekeen arazo gabe. Euskaraz, ordea, ez batean ez bestean». «Azkenaldian oso gauza arriskutsuak ari naiz entzuten gure hizkuntzaren inguruan, eta esan nahi nuen gure eskubidea dela gure berezko hizkuntzan hitz egitea», aldarrikatu zuen. Ildo berean, Zaharari bihotzez eskertu zion «eskainitako babesa» euskaraz disko bat kaleratzea «oso zaila» delako. «Nire bizitzan oso bidaide garrantzitsua da, beti sinetsi du nigan eszenatakotik edo hizkuntzatik kanpo».

Etxepare Euskal Institutuak babestutako saria Zaragozan izandako galan banatu zen eta artistarekin batera izendatuak zeuden Amorante (Harri herri har), Bulego (Aldatu aurretik), Ezpalak (Lagunekin zuzenean) eta ZETAK (Aaztiyen) taldeak. Izendatuta zeuden beste euskal talde eta bakarlari batzuk sari gabe gelditu dira, hala nola Chica Sobresalto (urteko abesti onena eta produkzio onena), Belako (rock disko eta diseinu grafiko onena) eta Ben Yart (musika urbanoko grabaketa onena).

Horretaz gain, gaueko garaile nagusia Cala Vento bikote katalana izan zen, 'Casa linda' lanagatik 2023ko diskorik onenaren eta rock disko onenaren sariak lortu baitzituen. Era berean, Baiuca eta Alba Reche (abestirik onena), Valeria Castro (artista berri onena eta sustraietako musikako disko onena), Sufjan Stevens (nazioarteko artista), Morgan (zuzeneko onena), La La Love You (bideoklip onena) eta Ginebras (jatorrizko hitz onenak) nabarmendu ziren.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Euskarazko disko onenaren saria Izarok eskuratu du 'cerodenero' lanagatik