Borrar
Pedro Martinez
Izarok kontzertu «berezia» eskainiko du Donostiako Belodromoan 2022ko maiatzaren 7an

Izarok kontzertu «berezia» eskainiko du Donostiako Belodromoan 2022ko maiatzaren 7an

Sarrerak jada salgai daude eta mallabiarrak jakinarazi duenez hainbat sorpresa izango dira

Jon Agirre

Donostia

Lunes, 22 de noviembre 2021, 14:50

Izaro kantari, musikari eta konpositore mallabiarrak «bere kontzertu bereziena eta jendetsuena» eskainiko du Donostiako Belodromoan 2022ko maiatzaren 7an 'Limones en el invierno' birari itxiera emateko. Berezia izango da Gipuzkoako agertoki handiena baita, 2021eko biran Izaro ikusi gabe gelditu ziren horientzako «pentsatutako ikuskizuna».

Emanaldirako sarrerak gaur astelehena jarri dira salgai, 20 eta 30 euro bitarteko prezioan, eta mallabiarrak jakinarazi duenez apurka ustekabeko asko iragarriko dira.

'Limones en el invierno' lana argitaratu zuenetik 76 kontzertu eskaini ditu Izarok, besteak beste Kursaalean egindako seiak, «herriz herri, etxeratze agindu eta itxialdien testuinguru batean, Titanic-eko musikariak bailiran». Ohar bidez jakinarazi duenez, kontzertuaren ostean hurrengo lanari ekingo dio artista mallabiarrak

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Izarok kontzertu «berezia» eskainiko du Donostiako Belodromoan 2022ko maiatzaren 7an