Zestoako plazatik abiatuko dira ibilbide desberdinetako partaideak. KKT

625 lasterkari izango dira igandean Zestoan

Kobaz Koba traileko 8. edizioa goizeko 09:00etan hasiko da Zaldei probarekin

Viernes, 16 de febrero 2024, 13:06

Igande honetan, goizeko 09:00etan abiatuko dira Kobaz Koba traileko lehen partaideak Zestoako plazatik. 625 korrikalariren partaidetzarekin burutuko da aurtengo edizioa eta horietatik 300 izango ... dira Zaldei (26K) ibilbidea osatzen eta 325 Artzei (15K) ibilbidean. Aipatzekoa da aurtengoan, 133 emakumezkoak izango dira, 2023ko edizioan baino 9 gehiago. Era berean, 69 zestoarrak dira, aurreko edizioan baino 17 gehiago. «Parte hartzaile gehienen jatorria Euskal Herria da, batez ere Urola eskualdekoak. Baina asko dira eskualdez kanpotik datozenak, Donostia, Gasteiz, Bilbo, Iruñea eta hurrunagotik datozenak ere Palentzia edo Paristik adibidez», azpaimarratzen dute Arazi S.L. eta Agiro Mendi Klubeko kideek.

Publicidad

Korrikalariek burutuko dituzten ibilbideak aurreko edizioen oso antzekoak izango dira, Aizarna, Santa Engrazia, Ertxiña eta Endoian barrena.

Antolatzaileek aditzera eman dutenez «dena prest dago igande honetan Zestoan VIII. Kobaz Koba Trail mendi lasterketa ospatzeko eta betiko moduan, Zestoan kirola eta jaia uztartzen dituen ederraz gozatzeko. Azken urteetako joerari jarraituz eta lasterketaren osasun onaren adierazle, gora egin du emakumezkoen eta zestoarren partehartzeak aurten ere, eta izen-emateak ziztu bizian amaitu ziren».

Korrikalarientzako zerbitzuei dagokionean, Zestoako kiroldegi gunean bateratu dira, lasterketaren amaieran indarrak hartzeko hamaiketakoa, baita dutxa, dortsal banaketa eta kontsigna zerbitzuak ere. Sari banaketa ekitaldia berriz, Zestoako Foruen plazan izango da.

Bestalde, antolakuntzatik gogorarazi nahi diete korrikalariei «irteera eta amaiera puntuak Zestoako Foruen Plazan izango direla, 09:00tan izango da Zaldei bidearen irteera (26K) ta 9:45ean Artzei bidearena (15K). Dortsala txiparekin eta lasterkariaren poltsa Zestoako Kiroldegian banatuko dira lasterketa egunean (07:45- 08:45 Zaldei bidea eta 08:45- 09:30 Artzei bidea) eta aurreko egunetan Zestoako turismo bulegoan jaso ahal izango dira, gaur eta bihar, 10:00-13:30 eta 14:30-17:00 bitartean».

Publicidad

Azkenik, «denok, ikusleak eta korrikalariak, errespetuz jokatu dezagun deia egin nahi dugu, mendian eta plazan gozatzeko. Lur publiko eta pribatuak errespetatuz, ingurunea zegoen bezala edo hobeto uzteko deia egiten dugu», gogorazi dute antolatzaileek.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión

Publicidad