Aurreko edizio batean, lasterkariak Azpeitiko plazatik ateratzen. Domusa
Azpeitia

950 lasterkari larunbat honetan Domusa Teknik 40 MLK

Edizio honetan, Espainiako Ultra Trail Running RFEATxapelketa hartuko du, absolutu eta master kategorietan

Miércoles, 7 de mayo 2025, 11:23

Dena prest dute larunbat honetan, hilak 10ean, Domusa Teknik 40 mendi lasterketarako. Azpeitia eta Errezil, Bidania-Goiatz eta Beizamako mendiek eta herriek trail running estatuko ekitaldi handienetako baten eszenatoki bihurtuko dira. Edizio honetan, Espainiako Ultra Trail Running RFEA Txapelketa hartuko du, absolutu eta master kategorietan. Proba nagusiaz gain, Domusa Teknik 15 MLK ere ospatuko da, bigarren ediziora iritsiz. Guztira, 950 korrikalarik parte hartuko dute bi probetan, 500 boluntariok baino gehiagok lagunduta, eta Azpeitia jai giroan murgilduko da asteburu osoan zehar.

Publicidad

Antolatzaileek aditzera eman dutenez, trailean punta puntan dabiltzan izen haundiko korrikalariak elkartuko ditu. Domusa Teknik 40 MLK-n (65 km eta 3.700 metroko desnibel positiboa). Miguel Heras izango da, probako egungo txapelduna eta bere ondoan, Zaid Ait Malek, Pere Aurell eta Julen eta Iván Calvo anaiak nabarmentzen dira, baina lehen postuetarako hautagaien zerrenda zabal eta lehiakorra izango da.

Emakumezkoen kategorian, faborito nagusia Gemma Arenas izango da berriro ere, 2024ko edizioan garaile izan zena eta probako errekorraren jabe. Bere aurkarien artean, Mayi Mujika, Marta Molist eta Oihana Kortazar nabarmentzen dira, eta emozioa bermatuta dago lehen kilometroetatik.

Bestalde, Domusa Teknik 15 MLK-n (26 km eta 1.400 metroko desnibel positiboa), maila altua ere ikusiko da. Gizonezkoetan, Aritz Egea nabarmentzen da, Euskal Herriko korrikalari ezagunenetako bat, Álvaro Ramos eta Marcos Pascualen ondoan. Emakumeetan, faboritoak Ainhoa Intxausti (2024ko garailea), Onditz Iturbe eta Ane Elzaurdia dira, baina beste hainbat atleta ere sorpresa emateko prest egongo dira.

Kirola eta jai giroa uztartuz

Larunbateko jardunaldia hainbat jarduerarekin osatuko da: paella herrikoia Xoxoteko aterpean, DJ saioa plazan, azken korrikalariari ongietorria emateko kalejira eta Sanagustin Kulturgunean, Urtz eta Eraldatzen taldeekin eta arratsaldean elektrotxarangarekin.

Publicidad

Lehiaketaz harago, Domusa Teknik MLK-k inklusioaren aldeko apustua egiten du. Aurten ere, Gune Urdinean hornidura inklusiboa jarriko da, Marea Urdina eta Ikasberri Ikastolarekin

lankidetzan. Bertan, aniztasun funtzionala duten pertsonentzako gune irisgarria izango da, jolasak, puzgarriak, Eusko Label produktuak dituzten janari eta edari postuak eta 11:00etatik 18:30era herritar guztientzako jai eguna eskainiko dira.

Horrez gain, maiatzaren 9an, ostiralean, Inma Bosca atleta, gurpildun aulkian mendi lasterketetan lehiatzen dena, eta bere laguntzaile Toni Ibáñezek hitzaldi bat eskainiko dute Azpeitian eta Azkoitian, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleei zuzenduta. Inklusioaren testigantza izango da, kirola denontzat dela aldarrikatuz.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión

Publicidad