
Oiartzun
Merkataritza txikia sustatzeko dirulaguntza lerroa jarri dute martxanSecciones
Servicios
Destacamos
Oiartzun
Merkataritza txikia sustatzeko dirulaguntza lerroa jarri dute martxanHerrian merkataritza eta negozio-proiektu txikiak sustatzeko dirulaguntza lerro berria ireki du Oiartzungo Udalak. Hiru helburu nagusi lortu nahi ditu: herriko merkataritza-sarea sendotzea, herritarrei eguneroko beharrak auzoetan bertan asetzeko aukera ematea, eta lokal hutsetan proiektu berriak bultzatuz auzoak biziberritzea.
Urtean 35.000 euro bideratuko ditu martxan jartzera doazen proiektu berriak edo azken bost urteetan zabaldu diren negozioak diruz laguntzeko, kontuan hartuta hasierako urteak izaten direla zailenak.
Aiako Harria Gaztelumendi alkateordeak adierazi duenez, «gure herriko merkataritza txikia bizirik mantentzea funtsezkoa da komunitate bizia eta kohesionatua izateko. Dirulaguntza lerro berri honen bidez, ekintzaileei arnasa eman nahi diegu beren jarduerak egonkortzeko urte garrantzitsu horietan».
Arropa edota janari dendak, hortz-klinikak, okindegiak, abokatu eta gestoria bulegoak, fisioterapia zentroak, informatika zerbitzuak, estetika zentroak... Elizalde-Altzibar ardatzean dauden lokaletan oiartzuarrentzat erabilgarri diren zerbitzuak sustatu nahi dituzte.
Gehienez ere bost urteko antzinatasuna duten proiektu hauek lagunduko dira: negozio berri baten sorrera: kaletik zuzeneko sarbiderik ez duen lokal batetik sarbidera duen batera lokala aldatzea; herriko azalera handiko guneetatik Elizalde edo Altzibarrera lekualdatzea; eta ixtera doan negozio baten jarraipenerako eskualdaketa.
Irekiera urtearen baitan ezberdina izango da emango den laguntza. Lehen urtean 4.000 euro arte jaso daitezke, 3.500 euro bigarren eta hirugarren urtean, 2.500 euro laugarrenean eta 1.500 euro bosgarrenean. Beraz, aurten edo datozen urteetan martxan jartzen diren proiektuek 15.000 euro arteko laguntza jaso dezakete.
Urtean zehar egindako gastu orokorrak ordainduko dira: ekimena abiarazteko hasierako gastuak, alokairua edo erosketa, altzari edo makinaria erosketa, web-orriaren diseinua, marketing gastuak, berdintasun eta segurtasun ikuspegia zaintzen duten erakusleiho garden eta zabalak egiteko egokitzapen lanak, merkataritza txikia sustatzea helburu duten elkarteetako bazkidetzak...
Udaletxean bertan edo webgunetik egin daitezke eskaerak eta urte osoan zehar egongo da zabalik epea. Xehetasunak udalaren web orriko iragarki taulan aurki daitezke.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.