Las diez noticias clave de la jornada
Iazko esperientzian parte hartu zutenak.

Oiartzun

Mugaldeko Udaleku ibiltaria, bigarrenez mugak gaindituz

Uztailaren 14tik 20ra izango da ekimena, 2010 eta 2011 urteetan jaiotako gaztetxoentzat

Elena Viñas

Oiartzun

Miércoles, 19 de marzo 2025, 19:51

Gaztetxoentzako esperientzia berezia dator berriro, Mugaldeko Udalekua bigarren aldiz antolatuko baita. Bertan, 2010-2011 urteetan jaiotako gaztetxoek parte hartu ahalko dute, «euskarazko aisialdia sustatzeko eta Iparraldeko zein Hegoaldeko gazteen arteko loturak sendotzeko».

Publicidad

Udaleku ibiltaria Urruñan hasiko da eta Sara, Igantzi eta Lesakan barrena ibili ostean Oiartzunen amaituko da. Herriz herri jarduera anitz antolatuko dira, euskal kultura, natura eta kirola uztartuz.

Parte-hartzaileek euskaraz aritzeko eta euskalkiak ezagutu eta praktikatzeko aukera izango dute.

40 gazterentzat tokia

Online eman behar da izena, apirilaren 6a arte. Gehienez ere 40 parte hartu ahalko dute eta familiek apirilean jakingo dute izen ematea onartua izan den. Prezioa 150 eurokoa izango da eta lehentasuna izango dute Bortzirietan, Oiartzunen, Saran edo Urruñan erroldatutako gaztetxoek.

Izen emateko epea bukatzean tokia izanez gero, beste udalerrietatik izandako eskaerei erantzunen zaie, izen emandako ordena errespetatuz.

Udalekuak Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneak antolatu du, eta Bortzirietako Euskara Mankomunitateak, Oiartzungo Udalak eta Sarako eta Urruñako Herriko Etxeek babestu dute.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión

Publicidad