Borrar

Donostiako kakalardoak

Garaian garaikoa ·

Gaizka Lasa

San Sebastián

Sábado, 27 de marzo 2021, 08:45

Behin batean, eta ez da ipuina, lagun batzuk disko bat oparitu ziguten seme-alabentzat. Pirritx, Porrotx eta Marimototsena zen. Estimatu genien erregalua, izan ere Xabier Zabalak musikatutako edozein lan gustura entzuten da gure automobilean. Ez nion kasu gehiegirik egin diskoaren azalari eta, zuzenean, entzuten hasi ginen. Abesti bakoitzak sarrera modukoa zeukan, nire pozerako Xabier Amuriza bertsolariaren ahotsean. Poema modukoak ziruditen. Lehenengoak hala zioen. Imajinatu Amurizaren solemnitate horrekin. «Baionak, Garazik, Maulek, Iruñeak, Gasteizek, Donostiak... bakoitzak bere kolorea eta distira ematen dizkio Euskal Herriari. Baina aitor dut Bilbok magia berezi bat duela. Donostiako kakalardo txikienak ere errinozero bihurtzen baitira Bilbora iritsi orduko, euliak eulikoptero, euro erdiko txanponak mila euroko, gatza diamante, eta mokordoak odolki. Puppy bihurtzen da txakur oro, iturriko ura Moet & Chandon, San Mames futbol zelaia Katedrala». Errezitala bukatu orduko, nondik zetorren jakin gabe ere, irribarre txikia atera zitzaidan. Batere suminik ez. Realzale diren lagunekin gogoratu nintzen Bilbo eta Athleticen lotura nabarmena izanik. Sutuko ziren haiek. Nik hasieratik sinpatikoa ikusi nuen testua. Senide bati harroputz samarra dela maitasunez eta elegantziaz esango bagenio bezala. Gertutasunagatik gehiegikeria barkatuta duela esanez bezala, jakinda sakonean tipo edo tipa jatorra dela.

Jakin-mina piztu zidan testu hark, eta bat-batean izan nuen sentsazio hori berretsi nuen jatorria ezagutu nuenean. Ez zen bilbotar harro batek ida-tzitakoa, poeta donostiar batena baizik. Nork eta Joan Mari Irigoienek, Realeko futbolari izandakoak. Irribarre txikia zabaldu zitzaidan aurpegi osora. Realzale bat Bilboko handitasunaz (ironiaz, noski) jardutea bai ikasgaia. Kopa Imanolek eta bere kuadrillak ekarriko digute. Aurretik, errespetua eta giro sanoa zabalduz irabaz dezagun hasita den beste partida. «Antzinako zuhaitza». Hala du izena diskoak. Eskerrik asko, Matias eta Mariaje.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Donostiako kakalardoak