Secciones
Servicios
Destacamos
80. hamarkadako Reala eta horren jokalariek emandako garai eta bizipen politak emozio handiarekin gogoratzen ditut. Luis Miguel Arconada buruan zuen talde hura oso gogoan dut, lortutako kirol arrakastaren gainetik, erreferente bilakatu zelako ere.
Garaiko talde osoa irudikatzen duen Arconada berak inork ez bezela irudikatzen ditu gipuzkoarrentzat hain garrantzitsuak izan diren baloreak: lana, esfortzua, zuzentasuna, etab. Hori dela eta, erreferente bihurtu zen ez bakarrik realzaleontzat, baizik eta Estatu osoko futbolarentzat ere. Horrekin batera, eredutzat hartu zaio kiroletik kanpoko beste arloetan ere. Profesionaltasuna, seriotasuna eta gizatasuna transmititzen zuen Arconadaren gaztetako irudia askotan erabili baita jarraibide gisa.
Futbolariak ere pertsonak dira, hortaz nolabait ere baloreak irudikatu eta erakusten dituzte. Jokalari baten balioa ez da bakarrik baloiarekin duen gaitasunaren arabera neurtzen, zelaian eta zelaitik kanpo erakusten duen jokaera eta ekintzak ere oso garrantzitsuak bilakatu dira.
Ideia horri dagokionez Realak eta euren jokalariek asko dakite, bai garaiko taldekoek bai egungokoek ere. Zelaian eta zelaitik kanpo erakutsitako heziera, elegantzia eta joko garbia Realaren ezaugarriak izan dira beti.
Hortaz, Realarekiko zaletasuna harrotasunez (zentzu hoberenean) azaltzen da Gipuzkoa osoan, baita Estatuko eta munduko hainbat tokitan ere. Eta zalego txuri-urdinaren ezaugarri nagusienetariko bat leialtasuna da. Taldea ondo edo gaizki ibilita edota emaitzak onak edo txarrak izanda, beti mantendu da Reala zintzo jarraitzen eta animatzen.
Larunbatean jokatuko den finalean euskal derbi bat ikusi ahal izango dugu. Partidu historikoa biziko da, nahiz eta egoera honetan tokatu izana. Faltan botako dugu bai zelaian bai kaleetan bizitzen den zaleen arteko lehia alai eta zuhurra. Aupa Reala!
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.