Borrar
Martxoaren 8aren atarian onartu zen legea. Argazkian, egun horretan Donostian egin zen manifestazioa. juan herrero/efe

Berdintasunerako Lege berriaren aurkezpen publikoak egingo dira EAEko hiriburuetan

Donostian hilaren 7an aurkeztuko da, 16:00etatik 17:30era, Eusko Jaurlaritzako Ordezkaritzan. Streaming bidez ere jarraitu ahal izango da

Sábado, 2 de abril 2022, 16:57

Emakunde Emakumearen Euskal Erakundeak 'Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen kontrako indarkeria matxistarik gabeko bizitzarako Legea' aurkezteko informazio saioak antolatu ditu Euskal Autonomia Erkidegoko hiru hiriburuetan. Saio horietan, lege berriaren ekarpen garrantzitsuenak azalduko dira.

Legea Eusko Legebiltzarrak onartu zuen 2022ko martxoaren 3an. Informazio saioak irekita egongo dira bertaratu nahi duten guztientzat ('streaming' bidez ere zabalduko dira Irekiaren bidez): apirilaren 4an Gasteizen egingo da, 11:30etik 13:00etara; 6an Bilbon, 17:00etatik 18:30era; eta 7an Donostian, 16:00etatik 17:30era. Honako esteka honetan eman daiteke izena: htt

Emakundek jakinarazi duenez, berdintasun politikak garatzeko baliabide ekonomikoak, giza baliabideak eta baliabide teknikoak indartzea aurreikusten duen legea da 'Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen kontrako indarkeria matxistarik gabeko bizitzarako Legea'.

EAEko sektore publiko instituzional osoan funtsezko elementuak sustatzen ditu berdintasun politikek aurrera egiteko, hala nola planak, zerbitzu espezializatuak eta langileen prestakuntza; ikasgeletan hezkidetza lana indartzen du; neskei, haurrei eta nerabeei babes handiagoa ematen die indarkeria matxistaren aurrean; eta emakumeen aurkako indarkeria goiz detektatzeko sistemen hobekuntza dakar, baita haien erreparaziorako, beste askoren artea

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Berdintasunerako Lege berriaren aurkezpen publikoak egingo dira EAEko hiriburuetan

Berdintasunerako Lege berriaren aurkezpen publikoak egingo dira EAEko hiriburuetan