Borrar
Ezpalak taldearen hurrengo diskoko lehenengo singlea
'Nola ahaztu'

Ezpalak taldearen hurrengo diskoko lehenengo singlea

Gitarra riff indartsu batean oinarritutako abestia da. Disko berria azaroan argitaratuko dute 'Gatza' izenburua izango duena

I.Altuna

Donostia

Viernes, 26 de julio 2024, 17:52

Ezpalak taldea bere estudioko laugarren diskoa prestatzen ari da, baina lan horren aurrerapen bat dagoeneko entzungai dago plataforma digitaletan. Taldeak 'Nola ahaztu' izenburua daramen singlea eta bideoklipa aurkeztu ditu, datozen hilabeteetan entzun ahal izango denaren aurrerapena. Izan ere, azaroaren emango du argitara taldeak bere laugarren diskoa, 'Gatza' deituko dena. Taldearen lehen diskoa izango da Patana Récords zigiluarekin autoeditatua.

Taldeko kideek azaldu dutenez, 'Nola ahaztu' abestia gitarra riff indartsu batean oinarrituta dago, laurogeiko hamarraldiko punk ondorengo ukitu ilunak dituzten zati melodiko ugarirekin, eta zarata handiarekin, 90eko hamarraldiko Grunge taldeen erara. «Aldaketari buruz hitz egiten du, atzean uzten ditugun gauzez, geure buruari oztopoak jartzeaz eta hori guztia aldatzeko moduaz», diote taldekideek.

Ezpalak taldeko kide Eñaut Gaztañagak ekoiztu, nahastu eta masterizatu du abestia, Zestoako Gaztain Estudioetan. Bideoklipa aldiz, Holy Fire Design Studioko Alain Martínezek zuzendu eta editatu du.

Estudioko laugarren lana

Ezpalak rock alternatiboa egiten duen talde zestoarra da, 2019an sortu zena. Juanjo Berasain (ahotsa), Eñaut Gaztañaga (gitarra), Unai Eizagirre (baxua) eta Janardana Iglesias (bateria) dira Ezpalak taldea osatzen duten musikariak. Fuzz gitarren, psikodelia eta noise ukituen, riff indartsuen, punk pirrintak, eta «zergatik ez, baita nolabaiteko pop malenkonia ere», diote.

Hiru disko argitaratu ditu orain arte taldeak. «Ezpalak» (2019), «Kolpatu topatu» (2021) eta «Hortz aina hots» (2022). Eta laster ikusiko du argia laugarrenak ere, 'Gatza' izenburuarekin.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Ezpalak taldearen hurrengo diskoko lehenengo singlea