I. Altuna
Donostia
Miércoles, 11 de septiembre 2024, 12:49
Ruper Ordorika musikari eta abeslari oñatiarrak 2024. urteko Abadia Saria jasoko du ostegunean, Tabakaleran egingo den ekitaldi batean, eta ez Hendaiako Abadia jauregian, hasieran iragarri zen bezala, izan ere, euri iragarpena dagoenez, lekua aldatzea erabaki dute, Irune Berasaluze Gipuzkoako Foru Aldundiko bozeramaileak astearte honetan prentsa agerraldian azaldu duenez.
Publicidad
Aitormen honekin, lau hamarkadatan zehar euskarazko kultur sorkuntzaren alde egindako «lan eta ekarpen handia» aitortuko zaio Ordorikari. Aldundiko iturriek nabarmendu dutenez, kantagile oñatiarrak euskal kantu berriaren lekukoa hartu eta eremu berrietara eraman zuen 1980ko hamarkadan argitaratutako lehen disko haietan. Ordutik, kantagintzaren eta rockaren arteko soro zabalean, makina bat abesti eta doinu berri eman dizkio euskarari. «Bere musikarekin eta ahotsarekin muga berriak ireki dizkio euskal kantugintzari, unibertso propioa sortuz, beti euskaratik eta euskaraz».
Oñatin jaioa 1956an eta musika zalea betidanik, Ruper Ordorika hamabi urterekin Gasteizera joan zen bizitzera. Bertan, ikasle denboretan eta, gero, Bilboko Unibertsitatean aritu zen hainbat ekimenetan, besteak beste Pott Bandaren sorreran, gerora kantariaren ibilbidean garrantzia handia edukiko zuena. Han elkartuko zen aurrerantzean hain harreman emankorra edukiko zuten adiskideekin: Bernardo Atxaga, Joseba Sarrionandia eta Joxemari Iturralde.
Bere lehen diskoak, 'Hautsi da anphora' (Xoxoa-Elkar, 1980), oso kritika onak lortu zituen, euskal kantuaren ordura arteko munduarekin alderatuz molde berriak jorratzen bazituen ere. Atxagaren 'Etiopia' (Pott, 1978) liburutik hartutako poemez osatuta zegoen diskoa. Ordutik diskografia zabala eta anitza ondu du Ordorikak, ia hogeita hamar lanek osatzen dutena, bakarka edo Euskal Herriko eta nazioarteko hainbat musikarirekin elkarlanean. Azkena «Bakarka bi», martxoan argitaratu duena.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Encuentran a una mujer de 79 años muerta desde hacía varios días en su domicilio
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.