

Secciones
Servicios
Destacamos
Itziar Altuna
Donostia
Domingo, 16 de julio 2023, 19:31
Euskal Herria Mendebaldetik Ekialdera zeharkatzen duen mendi ibilaldi musikatua, Urmuga, abian da dagoeneko. Guztira, 20 musika emanaldi daude programatuta uztailaren 12tik 30era, baina horiei, bidean modu inprobisatuan sor litezkeenak gehituko zaizkie. Era guztietakoak izango dira, intimoagoak batzuk, herrikoiagoak beste batzuk, eta erraldoaik ere bai. Et Incarnatus Orkestrak egokitutako partiturekin, guztira kanta ezagunen 100 adaptazio berri baino gehiago taularatuko dira.
Musikarekin gozatzeaz gain, Urmugak aukera ematen du Euskal Herriko lurralde guztietako bailarak, herriak, mendiak eta parajeak ezagutzeko. Hauetako bat Irulegi mendia izango da, Aranguren bailaran, azken hilabeteetan aski ezaguna egin den eremua, bertan aurkitu baitute 2.100 urteko antzinatasuna duen brontzezko esku bat, baskoieraz idatzitako idazkiekin, hau da, euskara hizkuntzaren aurrekoa. Baskoieraz idatzitako lehen dokumentua dela ohartarazi dute adituek.
Honela, datorren ostiralean, uztailak 21, Urmuga Irulegira iritsiko da. Bi kontzertu antolatu dira Aldatztxo harrobian. Lehenik Intxaurtze Kantariak Otxoteak eskainiko du emanaldia arratsaldeko 15:30ean, Imanol Aizpuruaren zuzendaritzapean eta Ramon Berazarekin pianoan. Ondoren, 18:00etan, hainbat artista bilduko dituen emanaldiaz gozatzeko aukera izan da, bertan elkartuko baitira Rukula, Baigorriko gaiteroak, Gorka Hermosa akordeoilaria, Garikoitz Mendizabal txistularia, Korrontzi eta Leturia, Flavio Banterla eta Rafa Rueda.
Bi kontzertu hauetara joateko beharrezkoa izango da aurretik izena ematea, [email protected] helbide elektronikora idatziz.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.