

Secciones
Servicios
Destacamos
Itziar Altuna
Donostia
Viernes, 19 de julio 2024, 17:46
Nestor Basterretxea artista izango du ardatz aurtengo astelehenean hasiko den Urmuga jaialdiak, musika eta natura ustartzen dituen ekimenak. Igandera bitarte, lau kontzertu antolatu dituzte Basterretxearen bizitzan garrantzitsuak izan ziren beste hainbat gunetan, besteak beste Hondarribian (astelehenean) eta Arantzazun (asteartean). Guztietan Et Incarnatus orkestrak parte hartuko du, euskal abeslari eta artista ezagunen laguntzarekin. Emanaldi horiez gain, mendi ibilbideak ere antolatuko dituzte artistak bere lana sortu zuen lekuetan.
Lehenengo ikuskizuna Hondarribiako Arma Plazan eskainiko da astelehenean, gaueko 22:00etan (dohain), luxuzko kartelarekin. Nestor Basterretxearen bizitzan eta lanetan oinarritutako ikuskizuna izango da, Jon Esnaola konpositoreak sortutako sei doinurekin. Taula gainean izango dira Donostiako Orfeoia, Maika Etxekopar, Et Incarnatus Orkestra, Titika Rekalt interpretea eta Iñaki Palacios txistularia, Xabier Lozanoren argiztapena izango duen emanaldian. Asisko Urmeneta marrazkilari, zinemagile eta historialariak zuzenean eraikitako irudien bidez, ikuslea mitologiaren eta Basterretxearen iruditeriara joango da.
Antolatzaileen esanetan, «osagai anitzeko opera» izango da, Orfeoiaren errepertorio sinfonikoko 'Carmina Burana' edo 'Baga, biga' partiturekin.
Kontzertu honen bigarren zati bat izango du hurrengo egunean, asteartean, Arantzazuko Basilikan (20:00etan), non Jakin aldizkariaren sortzaileak eta bizirik dirauten Paulo Agirrebaltzategi eta Joxe Azurmendi omenduko dituzte, baita Gandiaga ere, 'Hiru gizon bakarka' poema liburuaren 50. urteurrena dela eta.
Kontzertu honen aurretik bi mendi ibilbide antolatu dira. Lehenengoa Zegamatik irtengo da, eta abiatu aurretik Joxe Azurmendi herrikideari omenduko da. Bigarrena Arabatik iritsiko da, Araiatik. Bi ibilaldiek Urbian egingo dute topo, ekitaldi berezi batetan.
Jaialdiak ostegunean izango du jarraipena Bakion, Jata merenderoan, non Eñaut Elorrietak, Idoia Asurmendik, Anje Duhaldek, Olaia Intziartek eta Xabier Leturiak kontzertua eskainiko dute Et Incarnatus orkestrarekin. Hain zuzen ere, gune horretan amaituko dira aurretik antolatutako bi ibilbideak.
Bakion arituko diren protagonista berberak Gaintzan izango dira uztailaren 28an, eta sei bidetatik oinez iritsiko dira bertara ikusleak.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Encuentran a una mujer de 79 años muerta desde hacía varios días en su domicilio
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.