Borrar
Las diez noticias clave de la jornada

Soraluze

San Andres auzoko haur parkea eraberritzeko prozesuaren saioa dago bihar

J. L.

soraluze.

Viernes, 2 de mayo 2025, 20:11

Soraluzeko Udalak San Andres nekazal auzoko haur parkea herritarren ekarpenekin eraberritzeko martxan jarri duen prozesu parte hartzaileak bihar bertan izango du jarraipena, Arane kiroldegiko Tolarekua aretoan 17:30ean egingo den bigarren saio irekiarekin.

Udaletik gogorarazi dutenez, San Andreseko parkea eraberritzeko prozesu partehartzailea otsailaren 22an abiatu zen, auzoan bertan eta 25 bat familiaren partaidetzarekin egin zen aurreneko saio batekin.

Bertan jasotako ondorioak Kimu Bat enpresarekin elkarbanatu zituen Udalak; eta enpresak horiek aztertu ostean egindako proposamenak jarriko ditu mahai gainean biharko saio berrian. «Behin proposamenak ume eta helduekin aztertuta, erabakiak hartuko dira eta parkea eraberritu egingo da udarako», azaldu dute Udaletik.

Edonola ere, igande honetan kiroldegian egingo den saioa «jolas nahiz dinamiken bitartez osatuko da, merienda goxo batez lagunduta».

Parte hartzeko interesa duten guztiek gaur arte eman dezakete izena, Udalaren web gunean horretarako egokitutako galdetegia betez.

Hezkuntza eta Haur eta Gazteen batzordeek herritarrak animatu nahi dituzte prozesuan parte hartzera. Izan ere, «Soraluze herri hezitzailea izateko bidean pauso garrantzitsua izango da honako hau».

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco San Andres auzoko haur parkea eraberritzeko prozesuaren saioa dago bihar