Santa Krutz jaietako bigarren egunean, kirol eta kaleko ekimenak izan ziren atzo protagonista egun guztian zehar. JOSÉ MARI LÓPEZ/MARÍA

Andoain

Festa giroan murgilduta dago Andoain

Kaleak ospakizun-giroz beteko dituzte gaur herriko kuadrilak, baina atzo kirol ekimenek eta erreka jaitsierak ikusmira handia sortu zuten

María Cortés

Andoain

Jueves, 1 de mayo 2025, 20:12

Kirolaren inguruko ekimenak izan zuten atzo protagonismo berezia santakrutzetan. Goizean, XLV Andoaingo Santa Krutz Kross Herrikoia ospatu zen. Hamar kilometroko ibilbidea osa-tzeko 224 lasterkari irten ziren. Gizonezkoen kategorian, Aitor Etxeberria oriotarra izan zen irabazlea, 32:05eko denborarekin. Emakumeen kasuan, Rebeca Mariño elizondotarra izan zen aurtengo kroseko azkarrena (38:47). Andoaineko korrikalarien artean, lehena Javier Lazcoz izan zen (34:25) eta María Rengel (45:05).

Publicidad

Helduen lasterketa amaituta, txikien txanda izan zen. Kasu honetan irabaztea ez zen garran-tzitsuena, denak jaso baitzuten bere domina. Txalo zaparrada jaso zuten lasterkari txikiek Zumea kalean gora eta behera egindako ibilbidean.

Kirolarekin jarraituz, Andoaingo Txirrindulari Eskolak haur eta gazte mailako lasterketa antolatu zuen. Kaleberrian ibili dira partaideak. Infantil mailako mutilen probarekin amaitu da jardunaldia. Arratsaldean , Bizikleta Festa ere han izan zen. Eta nola ez, kirola eta natura batzen dituen erreka jaitsierak ikusmira handia sortu zuen. Partaidetza zabala aurten ere ekitaldi honetan. Jende ugari gerturatu da helmugara herritar ausartak anima-tzeko eta ikusteko.

Baina atzoko jai egunak ekimen gehiagorako eman zuen: txalaparta saioak, bertso-poteo, kantu kalejira, auzo bazkaria, La Jodedera taldearen kontzertua, Potx magoaren erakustaldia, herri danborrada, plaza dantzak, Potx magoa, tabernen arteko XII. Pintxo Txapelketa, zezensuzkoa eta gaueko kontzertuak.

Gaurko ekitaldiak

Kaleak ospakizun-giroz beteko dituzte gaur herriko kuadrilak. Baina programazioa 10:00etan hasiko da Musika Eskolako akordeoien kalejirarekin, Plaza Moretik. 12:00ak aldera, kuadrillen arteko jokuak hasiko dira Zumeatik hasita, txarangaz lagundurik. Ordu berean, Bermut musikatua izango da, Espigoian Ezekiel DJ-aren eskutik.

Publicidad

Eguerdian berriz, kuadrilen bazkaria. Arratsaldean, 17:00etan, dj ibiltaria! Zumeatik hasita. Eta baita puzgarriak ere, Zumea plazan. 20:15etan, andoaindar dj prextuak, Bekoplazan arituko dira. Gauean berriz, 22:30etatik aurrera, La Txama taldearen kontzertua. Ondoren, Zilibito Records, Bekoplazan.

Udaletxeak gogoratu nahi izan die herritarrei hainbat ohar. Gaur, Hiribuseko udal zerbitzua indartuko da. «Lurraldebusen zerbitzuan jaiek eragindako kalteen aurrean erabiltzaileei alternatiba bat eskaini nahi izan diegu», azaldu zuten arduradunek.

Publicidad

Bestalde, bihar larunbata Santa Krutz Eguna ospatuko da. Urtero bezala, goizeko 10:30ean, ohiko bandera jaitsiera burutuko da, baina aurten lehen aldiz eta ordu berean, Santa Krutz zubian Urki dantza taldeko ezpata dan-tzariek 'bandera arboltzea' egingo dute. Hori kontuan hartuta, jakinarazten da Santa Krutz zubia itxita egongo dela Zumea kaleko eta Kale Nagusiko sarbideetatik.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión

Publicidad