Secciones
Servicios
Destacamos
DV
Andoain
Lunes, 28 de abril 2025, 23:25
Duela egun batzuk Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatu zela aprobetxatuz, Andoaingo Udalaren eta Ongi Etorri Eskolara ekimenaren eskutik, ipuin kontaketa saioa eta orri markatzaileen tailerra antolatu ... dute gaurko. Arratsaldeko 17:30ean hasiko da Goikoplazako elizpean eta 19:00etan bukatuko da. Afitxan iragarri dutenez, hizkuntza ezberdinetan irakurriko dituzte ipuinak. Saioa bost urtetik gorakoentzat da.
Baina ez da aste honetako hitzordu bakarra izango, izan ere, Udalaren eta Udal Liburutegiaren eskutik, ipuin kontaketa saioa izango da bihar, haur liburutegia, arratsaldeko 17:30ean hasita. Arduradunek azaldu dutenez, «saio honetarako gonbidapena behar da eta Liburuteagian eskuratu daiteke».
Ipuin kontaketa honetan ere, munduko istorioak hizpide izango dituzte. «'Kolonbiatik Euskal Herrira eta alderantziz. Bidaia hastear dago... ba al zatoz gurekin?' izenburupean Nicolas Lubo eta May Gorostiaga ariko dira kontalari lanetan. Sei eta bederatzi urte bitartekoentzat da.
Interesa duten talde guztiei jakinarazten zaie, ekainaren 7ko Rock Jaialdian eta ekainaren 20tik 25era bitartean ospatuko diren Sanjuanetan txosnak jartzeko eskaera-epea bihar amaitzen da.
Eskaerak Andoainen egoitza duten elkarte edo erakundeek egin ditzakete, betiere irabazi asmorik gabeko taldeak baldin badira. Eskaerak aurkezteko bi modu daude: Ataria-Herritarren Arreta Zerbitzuan (Udaletxeko beheko solairuan) eta www.andoain.eus web orriko zerbitzu telematikoen bitartez (BAKQ).
¿Tienes una suscripción? Inicia sesión
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.