Astigarraga
Mundarrok Allerruren aurka galdu zuen eta jaitsiera bi puntura duSecciones
Servicios
Destacamos
Astigarraga
Mundarrok Allerruren aurka galdu zuen eta jaitsiera bi puntura duEl Diario Vasco
astigarragA.
Martes, 6 de mayo 2025, 20:00
Porrot mingarria jaso du larunbat honetan Mundarrok Zarkumendegin, Allerruren aurka (1-2). Moreek ez zuten partida ona jokatu, eta partidako zati askotan lezotarrak baino gutxiago izan ziren. Atsedenaldira 0-1ekoarekin iritsi ziren. Bigarren zatiaren hasieran ere ez ziren ongi sartu, eta berehala jaso zuten bigarren gola. Ondoren, aldea murriztea lortu zuten eta partida berdintzeko aukeraren bat izan zen, baina emaitza ez zen markagailutik mugitu. Liga amaitzeko bi partida geratzen dira, Mundarrok bere eskutan du maila mantentzeko aukera, baina orain bi puntuko aldea baino ez du Mariñorekin, jaitsiera postuak markatzen dituen taldearekin. Beraz, funtsezkoa da larunbat honetan Usurbilen irabaztea edo gutxienez puntuak lortzea, eta horren arabera Mundarrok Getariakoren aurka etxeko azken partidan guztia jokatu beharko duen ikustea.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Encuentran a una mujer de 79 años muerta desde hacía varios días en su domicilio
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.