Lasarte
Euskaraldiaren hasiera ekitaldi nagusia, gaur arratsaldean egingo da OkendonSecciones
Servicios
Destacamos
Lasarte
Euskaraldiaren hasiera ekitaldi nagusia, gaur arratsaldean egingo da OkendonEl Diario Vasco
lasarte-oria.
Miércoles, 14 de mayo 2025, 20:18
Hemen da Euskaraldia: gaur hasiko da, maiatzaren 25era arte, hizkuntza ohiturak aldatzeko asmoz egiten den gizarte esperimentu masiboa, Euskal Herri osoan. Nola ez, Lasarte-Orian ere prest dira. Norbanako, eragile eta entitateak mobilizatzeko leloa 'Elkar mugituz egingo dugu' izango da eta lehen pausoak gaur emango dira. Izan ere, goizean, mintzodromo bat egingo dute Okendon, 10:00etatik aurrera, herriko bi euskaltegietako ikasleekin eta institutuko euskara batzordeko kideekin. Arratsaldean berriz, hasiera ekitaldi nagusia egingo dute plazan ere (edo eguraldi txarra egitekotan, Antonio Mercero aretoan). 19:00etatik aurrera beraz, Euskaraldiari ekingo diotela irudikatzeko ekimenaren barruan, txapa janzte kolektiboa irudikatzeko argazkia aterako da. Gainera, bideo laburren lehiaketako sariak emango dituzte. Baina beste hainbat gonbidatuk ere ez dute hutsik egingo: Oaintxe in deu txaranga, Xumela korua, Semblante Rociero taldeko eta zortzikoteko kideak... Bestalde, herriko ikastetxeetan ere landu dituzte Euskaraldiarekin lotutako ekimen ezberdinak egun hauetan.
Eta herriko eragile ugarirekin euskara sustatzeko lanean aritu direnez, larunbat honetan, hilak 17, Oaintxe in deu! txarangak antolatuko duen topaketan ere jarriko dute postu bat koordinazio gunekoek. Igandean, haurrentzako nahiz helduentzako film bana emango dituzte, euskaraz, Kultur Etxean: 'Kaixo frida' (17:00etan) eta 'Faisaiaren irla' (19:30ean). Sarrerak, lehiatilan edo online, 4 eta 6 eurotan. Bestalde, Euskaraldiak protagonismoa hartuko du hilaren 22an eta 23an Euskara zerbitzuetako teknikariek egingo dituzten XVII. Udaltop topaketetan. Eta 23an egingo den Bizipoza jaialdian ere.
'Konpromiso Urbil' proiektuaren baitan, tokiko kulturari eta euskarari laguntzea ardatz hartuta, Urbilek Euskaraldian parte hartuko du aurten ere. Ekimen honen barruan, Bezeroenganako Arreta Gunea 'Arigune' gisa definitu da, euskaraz komunikatzeko aukera bermatzen den gune bat. Gainera, identifikazio-txapak banatuko dira langileen artean, ariketa sozial honetan parte hartzea errazteko. Honela, Urbilek euskararekin eta bere ingurunearen garapen jasangarriarekin duen konpromisoa indartzen du, NBEren Garapen Jasangarrirako Helburuekin bat eginez.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.