Las diez noticias clave de la jornada

Urnieta

Bertso-pilota ekitaldia egongo da bihar Urnietako frontoian

El Diario Vasco

Urnieta.

Miércoles, 7 de mayo 2025, 20:26

Bertso-pilota ekitaldia izango da bihar, maiatzaren 9an, UKE-ko pilota sailak antolatuta. Alberdik, Odriozolak, Urmenetak eta Elizegik emango dute ikuskizuna kantxan eta giroa berriz, Nerea Elustondok eta Unai Gaztelumendik jarriko dute haien kantuekin.

Publicidad

Ekitaldia 19:00etan hasiko da haurren partidekin eta ondoren, 20:00etatik aurrera bertso-pilota ikuskizuna.

Euskaraldiaren programazioaren barruan antolaturiko ekintzetako bat da.

Lurdes Iriondo

Jon Martin Etxebestek -bertsolari, idazle, abeslari eta literatura ikerlaria- 'Lurdes Iriondo, isilarazitako Ahotsa' izeneko liburua argitaratu zuen 2024an. Bertan, Donostian jaiotako abeslari urnietarraren irudiaren inguruko hausnarketak azaleratu ditu, 'Ez Dok Amairu'ko kide eta euskal kantagintzaren erreferente izan arren, erreferentzialtasun edo zilegitasunaren bidean maila bereko babes edo onirizpena jaso ez duena.

Solasaldi bat eskainiko da Jon Martinekin berarekin, eta Irati Odriozola Zugarramurdi eta Ainhoa Ansa Zugarramurdi musikariekin batera.

Hitzordua maiatzaren 14an, 18:30ean izango da Sarobe arte eszenikoen gunean. Sarrera doakoa izango da gonbidapenarekin.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión

Publicidad