Borrar
Yaiza Gonzalez eta Arantzazu Miner, antolatzaileen taldeko bi kideek.
Euskaraldiko festa erraldoia antolatu du Salestarrak Magale ikastetxeak

Urnieta

Euskaraldiko festa erraldoia antolatu du Salestarrak Magale ikastetxeak

Herriko haur eta gazteentzat izango da arratsaldeko 16:00etan hasi eta 18:00etan amaituko den festa

El Diario Vasco

Urnieta.

Viernes, 16 de mayo 2025

Larunbat honetan Euskaraldiaren baitan, Urnietako San Juan plazan festa erraldoia antolatu dute Salestarrak Magale ikastetxeak eta Bosko Anitz aisialdi taldeak. Asteburu guztian zehar hainbat ekitaldi egingo dira Udalak eta beste hainbat eragilek bultzatuta.

Festa 16:00etan hasiko bada ere, Euskal Cluedoan izena emateko epea plazan bertan 15:45ean zabalduko da. Maiatzaren 17an arratsaldean zehar San Juan plazan antolatu den egitaraua oparoa da; hasiera emateko Bosko Anitz aisaldi taldekoek dantza egingo dute eta ondoren, aipatutako lehiaketaz gain, Magiaren eta Sorpresen pasabidea egongo da, txokolatada, txapa tailerra, phocotall bat, musika eta hainbat sorpresa gehiago.

Gerturatu nahi duten haur, gazte eta familia guztientzat dago zabalik festa beraz, herritarrak parte hartzera bultzatu nahi dituzte Salestarrak Magale ikastetxeak eta Bosko Anitz aisialdi taldeak. «Gogo eta ilusio askorekin antolatu dugu, haur eta gazteengan pentsatuta eta familiek arratsalde polit bat pasako», azaldu dute Arantzazu Miner eta Yaiza Gonzalez, antolatzaileen taldeko bi kideek.

Ekitaldi asko

Euskaraldia dela eta, ekitaldi asko ari dira antolatzen Salestarrak Magale ikastetxean. Hamaikakoa osatu eta aurkezteaz gain, horiekin bideo sortak egin dituzte Euskaraldiko egunetan zabaltzeko, maiatzaren 14an Euskal Scape Room antolatu dute ikastetxeko ikasleentzat.

Azkenik, Urnietako Euskaraldiko egitarauaren baitan, larunbateko festa erraldoia egingo dute. Eguraldi txarra balego, Plazido Muxika plazan egingo da iragarritako festa.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Euskaraldiko festa erraldoia antolatu du Salestarrak Magale ikastetxeak