
Urnieta
Plazan Euskaraldiarekin bat egin du Salestarrak Magale ikastetxeakSecciones
Servicios
Destacamos
Urnieta
Plazan Euskaraldiarekin bat egin du Salestarrak Magale ikastetxeakEl Diario Vasco
Urnieta.
Martes, 20 de mayo 2025, 20:17
Urnietako plazan Euskaraldiarekin bat egin du Salestarrak Magale ikastetxeak. Larunbatean, arratsaldeko 16:00etan, hasi zuten Euskaraldiaren baitan haur, gazte eta familientzat antolatutako festa. Bertaratutakoek «oso ondo» pasa zutela azpimarratu dute.
Euskal Cluedok eman zion hasiera festari. San Juan plazako hainbat puntutan banatuta egon ziren antolatzaileak Euskaraldia osatzen duten hizki bana eutsita. Hizki horietako bakoitzak 'enigma sekretua' zein den jakiten lagundu duen pista bat ezkutatzen zuen eta beraz, parte hartzaileek 11 pista zuzen osatu behar izan zituzten.
Ondoren, 'magiaren tunela' ireki zuten eta bertan sorpresak izan zituzten; izan ere, segundu gutxi batzuk utzi zaizkie bertaratutakoei begiak tapatu eta bi kaxatan arakatzeko goxoki edo sorpresa txikien bila.
Bitartean txapak eta pultserak egiteko tailerra ere martxan egon zen txikienentzat eta hainbat izan ziren bertaratu direnak.
Festari amaiera emateko txokolatea banatu zien San Juan plazara gerturatu direnei. Salestarrak Magale ikastetxeak antolatu duen ekitaldiarekin «oso pozik» geratu dira antolatzaileak. «Euskaraldiarekin bat egitea eta herriari ekarpen bat egitea izan da gure helburua» azaldu dute eta «oso gustura gelditu gara egindako lanarekin eta emandako erantzunarekin». Ekintza hau Urnietan Euskaraldia dela eta antolatutako hainbat ekintzen baitan sartzen da.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.