Las diez noticias clave de la jornada

Azkoitia

Antton Oñederreraren omenezko seigarren txirrindulari lasterketa, larunbat honetan

16:30ean hasita benjamin, alebin eta infantil mailako hainbat proba jokatuko dira Trenbidearen Zumardian

E.A.

AZKOITIA.

Miércoles, 21 de mayo 2025, 20:31

Txirrindularitza festa izango da larunbat arratsaldean Azkoitian. Seigarrenez, Peña Elorza taldeko kideek Antton Oñederraren omenezko lasterketa antolatu dute. 16:30ean hasita, hainbat kategoriatan lehiatuko dira txirrindulariak, benjamin, alebin eta infantil mailan. Trenbidearen Zumardian izango dira probak.

Publicidad

Peña Elorzako txirrindulari gazteak hartuko dute parte etxeko proba honetan. Herriko gaztetxoak gogor ari dira entrenamendu saioekin eta dagoeneko emaitza onak lortu dituzte. Astigarragann izan zuten proba duela gutxi. Taldekako erlojupeko lasterketan izan ziren Peña Elorzakoak eta alebin nesketan bigarren postua lortu zuten. Infantil mutilen mailan ere bigarrenak izan ziren taldekiak. Azken hau Gipuzkoako txapelketa izan zen.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión

Publicidad