Borrar
Las diez noticias clave de la jornada

Azkoitia

Egurbide errotara bisita gidatua, igandean

Sarrera doan da, baina bertaratu nahi dutenek izena eman behar dute

S. U.

AZKOITIA.

Miércoles, 14 de mayo 2025, 20:18

IV. Gipuzkoako Erroten Egunaren baitan, bisita gidatua egingo dute igande honetan, Egurbide errotan, Aingeru Guardan. Jon Orbegozo izango da hizlaria, eta berak azalduko ditu Egurbide Monumentu Multzoaren inguruko xehetasunak. Egurbide Monumentu Multzoa osatzen dute Egurbidetorrea baserriaren eraikin nagusiak eta eranskinek, XVII. mende hasierakoak; XVIII. mendeko Aingeru Zaintzaile Santuaren ermitak eta XVI. mendeko Egurbideko errotak eta burdinolak. 2008ko maiatzean Eusko Jaurlaritzak monumentu-multzo izendatu zuen, Sailkatutako Kultura Ondasuna. Bisitak 10:00etan, 11:00etan eta 12:00etan egingo dira. Sarrera doan da. Hala ere, bertaratu nahi dutenek izena eman behar dute 943 85 71 70 deituta edo [email protected] helbidera idatziz.

Errotak, gure ondarea

Errotak gure ondare historiko, teknologiko, antropologiko eta etnografikoaren parte dira. Mende askotan zehar garrantzia handia izan dute Gipuzkoako garapen sozial, ekonomiko eta industrialean. Lurraldearen antolaketaren eta giza jardueraren adierazpenik esanguratsuenetako bat dira, ondare adie- razgarria, gizakiak bere ingurunearekin dituen harremanei buruz hitz egiten duena, eta gure kulturaren eta historiaren parte diren iraganeko bizimoduei buruz hitz egiten duena.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Egurbide errotara bisita gidatua, igandean