Borrar

Azkoitia

Herriko jauregiak eta dorretxeak ezagutzeko bisita gidatuak izango dira asteburuan

E. A.

azkoitia.

Jueves, 15 de mayo 2025, 20:46

Asteburu honetan jarriko da martxan Urola Turismoaren bisita gidatuen programa Azkoitian. 'Azkoitia: jauregi eta dorretxeen artean' izeneko ibilbideak eskainiko dira zapatuan eta igandean, Bi egunetan izango dira, eguerdiko 12:00etan hasita, eta Azkoitiko parrokia aurrean izango dute hitzordua. Zapatuko bisita euskaraz izango da, eta igandekoa, berriz, gaztelaniaz.

Bi ordu inguruko ibilbide labur baina aberats honetan, bisitariek herrigune historikoan murgiltzeko aukera izango dute. Azkoitia dorretxe eta jauregi ugariren gordailu da, eta asteburuko bisitetan eraikin horietako bakoitzak gordetzen dituen historiak, pasadizoak eta sekretuak ezagutuko dituzte parte-hartzaileek.

Izen-ematea

Parte hartu nahiz gero, beharrezkoa da aurrez izena ematea. Horretarako, Urola Turismoak hainbat aukera eskaintzen ditu: Interesatuek WhatsApp mezua bidali dezakete 688 75 94 29 telefono zenbakira. Urola Turismoko bulegora deituta egin daiteke inskripzioa. 943 15 18 78 da bertako telefono zenbakia; edota posta elektronikoa ere bidali daiteke i-loiola@urolaturismoa. eus helbidera.

Bisitak doakoak dira. Taldea osatzeko gutxienez lau pertsona beharko dira.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Herriko jauregiak eta dorretxeak ezagutzeko bisita gidatuak izango dira asteburuan