Azkoitia
Trikitilariek eta panderojoleek hartuko dituzte kaleak larunbat honetan IV. Trikiti EguneanAzkoitia
Trikitilariek eta panderojoleek hartuko dituzte kaleak larunbat honetan IV. Trikiti EguneanTrikitilariek eta panderojoleek hartuko dituzte kaleak larunbat honetan, IV. Trikiti Egunean. Beste urte batez, belaunaldi ezberdinetako bailarako musikarien topagune izango da Azkoitia. Ehun lagun inguruk eman dute izena bazkarirako, eta gehientsuenek hartuko dute parte bazkalordura arteko kalejiretan.
Publicidad
San Martinen dute hitzordua jarrita, eta handik aterako dira 11:30ean. Taldeka banatu eta auzoz auzo ibiliko dira trikitilariak bazterrak girotzeko asmoz. 13:30ean, Julio Urkixo kalean elkartuko dira berriro denak, eta handik kalejiran Herriko plazara hurbilduko dira geldialdiak eginez. Plazan 15:00etan izango da bazkaria eta bazkalostean, oholtzan jarriko dute arreta. Dantzarako abagune paregabea eskainiko dute trikitilariek. 18:00etatik 22:00etara, erromeria izango da plazan.
Antolatzaileen hitzetan, «polita« da belaunaldi ezberdinetako trikitilari eta panderojoleak elkarrekin aritzea eta ezagutzea.
Udalak eta Trikigirok antolatzen dute ekimena, Azkoittiko Tabernaixek elkarteak lagunduta. Aurtengoa laugarren edizioa da, eta bere bidea egiten doan neurrian, arin-arin eta fandango zaleek galdu ezin duten hitzordu bihurtu da.
Trikiti giroa, dena dela, ostiralean hasiko da. Izan ere, Imuntzo eta Belokiren kontzertua izango da gaur, gaueko 21:30etik aurrera, Herriko plazan. Protagonista nagusiak Imuntzo eta Beloki trikitilariak izango dira eta bidelagun izango dituzte Sahatsa Dantza Taldea, Maider Ansa, Iraia Bereziartua eta Ein GO taldea.
Emanaldia EITBk grabatuko du osorik, telebista katearen 'Oholtzan' programan emateko. Maiatzaren 9rako zegoen aurreikusita grabazioa, baina eguraldi txarrak behartuta, atzeratu egin behar izan zen eta gaur izango da azkenean.
Publicidad
'Oholtzan' programak Euskal Herriko dantza eta musika emanaldiak ditu ardatz eta oraingoan, Azkoitira ekarriko dituzte kamerak.
Kontzertua Herriko plazan denez, doan da, eta bertaratzen direnek dantzarako gonbitea ere izango dute. Sahatsa taldeko dantzariek, besteak beste, Fandangoa, Arin-Arina, San Antonio eta Kalejira dantzatuko dituzte, trikitilariek soinua eta panderoa astintzen dituzten bitartean.
Herritarrak gonbidatuta daude emanaldiaz gozatzera, eta bereziki, erromeria zaleak.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
El motorista fallecido en Quintanilla de Trigueros es hermano del alcalde de Cigales
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.