Borrar
Barbara Stammel Getariako estudioan.
Bisita gidatua Barbara Stammel artistaren erakusketara, Irunen

Getaria

Bisita gidatua Barbara Stammel artistaren erakusketara, Irunen

Menchu Gal aretoan du erakusketa getariarrak eta ostiralean bera eta Mari José Aranzastirekin egingo da bisita doan

Martes, 20 de mayo 2025, 20:15

'Hilde, haurtzaroa eta vanitasak' izenburua darama Irungo Menchu Gal aretoan Barbara Stammel artista egiten ari den erakusketak.

Martxoaren 14an zabaldu zituen ateak eta datorren igandean, maiatzaren 25ean, amaitutzat emango du bere erakusketa Barbarak.

Hori horrela, getariarrei aukera eman nahi die erakusketa ikustera joateko eta ostiral honetan, maiatzak 23, 18:30ean bisita gidatu bat antolatu dute Menchu Gal aretoan. Bertan izango dira artista bera, Stammel anderea, eta erakusketa honen komisarioa den Mari José Aranzasti. Bertaratzen direnak doan ezagutu ahalko dute beraien eskutik erakusketan zehar aurki daitekeena.

Zarauzko Emakumeen* Etxeak ere irteera kultural bat antolatu du erakusketa bisitatzeko. Larunbatean izango da, 12:00etan, Izen ematea Emakumeen Etxean bertan edo 943005136 telefonora deituz Plaza mugatuak daude eta bisitaldi hau ere doako jarduera da.

Barbara Stammel

Bárbara Stammel (Söcking-Starnberg, Alemania, 1960) Getarian bizi da duela 30 urte baino gehiagotik, eta bere obraren indar espresiboagatik aintzatetsia da.

Erakusketa honetan, bere jakituria piktorikoa zabaltzen du Hilde hildako amaren erretratu indartsuen bidez, oroimenean eta memorian murgiltzen gaituztenak.

Erakusketa osatzeko, Infancia saila dago, subkontzientea erretratuaren bidez aztertzen duena, eta vanitak, denboraren igarotzea eta haren iheskortasuna jorratzen duten ispiluen gaineko elektrografiak.

Bere artelana

Barbara Stammelek olio-pinturazko busto erretratuak egiten ditu. Tamaina handikoak dira, eta ikuslea txundituta uzten dute beren berezitasunagatik. Obrek badute nolabaiteko brutalismoa, eta nabarmentzekoak dira artistak erdiesten dituen testura eta masa piktorikoak, tamaina askotako espatulen erabilera, zizelkatutako ildaskak, arrakalak, zipriztinak edota inperfekzioak. Horren guztiaren bidez, artistak giza psikearen bakardadean sakontzen du, aurpegirik gordinena erakutsita.

Erretratu horietako asko artistaren gertuko pertsonak dira, dela lagunak edo senideak, eta beste asko, mundu errealean inspiratuta egon arren, pertsonaia propio bilakatzen dira mihise gainean, pertsonaia asmatuak eta berreginak zeinak, noski, guztiz errealak izan zitezkeen.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Bisita gidatua Barbara Stammel artistaren erakusketara, Irunen