Getaria

Egoliarren aparkamendu sistemak martxan jarraituko du, TAOak ez

Lizitaziora aurkeztutako enpresa batek hartutako erabakiaren aurrean alegazio bat egin du

Juan Mari Zubiaurre

GETARIA.

Miércoles, 7 de mayo 2025, 20:25

Alegazio bat tarteko, TAO zerbitzua eten egin dute behin-behinean; nolanahi ere, egoiliarrentzako bideratuta dauden aparkalekuek bere horretan jarraitzen dute.

Publicidad

Getariako Udalak aurreko urtean aldatu zuen 'Ibilgailuentzako aparkalekuen udal-ordenantza'. Ordenantza horretan, egoliarrentzako aparkalekuak handitzeaz gain, zenbait egokitzapen egin ziren datetan. Hala, ibigailuen aparkamendua arautu eta ekipamentua hornitzeko zerbitzua lizitazioara atera zuen Udalak, otsailaren 12an. 3 enpresa aurkeztu ziren, eta haietako batek lortu zuen lizitazioa.

Lizitaziora aurkeztutako beste enpresa batek, ordea, alegazio bat aukeztu du, eta, horrenbestez, kontratazio-batzordeak gaia ondo aztertu eta ebatzi bitartean, zerbitzua eten egingo da, behin-behinean.

Hori horrela, oraingoz, TAO zerbitzua ez da martxan jarriko; aparkalekuen ordenantzak, ordea, indarrean jarraituko du.

Izan ere, Getariako Udalak ondo daki bisitarien etorrerak herritarren aparkalekuetan duen eragin handia; horrenbestez, bertakoen aparkalekuak erraztu eta babesteko, egoliarrentzako guneetan herritarrek aparkatzen dutela ziurtatzen eta kontrolatzen segituko du.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión

Publicidad