Borrar
AMAXKAR
Getariarrak bikain mendian gora eta behera

Getaria

Getariarrak bikain mendian gora eta behera

Martes, 29 de abril 2025, 20:07

Asteburu honetan mendi lasterketa ezberdinak izan dira eta getariar ordezkaritza handia izan da proba hauetan. Bereziki aipagarria Iraitz Legorburuk lortutakoa. Nafarroa Xtrem lasterketa Zubiriko herrian irteera eta helmuga zituen eta bizkorrena Iraitz izan zen. Baldintza latzak, laino itxia, euria eta hotza. Irabazlea izateaz gain, getariarrak errekor berria ezarri zuen, duela hiru urtekoa hobetu zuen 6:53:12 kronoarekin. Lasterketa honek Euskal Herriko Txapelketa jaso zuen ultra modalitatean, beraz Legorburu da txapeldun berria. Bestalde, igande goizean Zarautzen Pagoeta Mendi Lasterketa lehiatu zen eta herritar ugari izan ziren bertan lehian. Irudietan bikoteen probako bi lehenengo getariarrak ikus ditzakegu, Ainere Tolosa eta Iokin Aranberri alde batetik eta, bestetik, Leire Castillo eta Alex Rodriguez.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Getariarrak bikain mendian gora eta behera