
Getaria
Keta Babyautok Gorengo Mailan jarraituko du beste denboraldi batSecciones
Servicios
Destacamos
Getaria
Keta Babyautok Gorengo Mailan jarraituko du beste denboraldi batJuan Mari Zubiaurre
GETARIA.
Miércoles, 14 de mayo 2025, 20:18
Helburua bete dute. Denboraldi nahasia izan da Getariako Keta Babyauto taldeak jokatu duena, baina azkenean liga amaitu aurretik lortu dute 25-26 denboraldian ere Gorengo Mailan jarraitzea.
Horretarako partida erabakiorra zuten joan den asteuruan eta Martin Alguacilen jokalariek ez zuten hutsik egin. Touring B zuten bisitari Mendibeltz futbol zelaian eta zaleen babesa eskatu zuten. Partidari ondo ekin zioten getariarrek lehen zatian Kepa Arangurenek lortutako golarekin baina bigarrenean errenteriarrek berdindu egin zuten (61). David Paz izan zen berriz Keta aurretik jarri zuena (71) eta bisitariek bigarren aldiz berdintzen zuten (78).
Ez zuten etsi getariarrek eta bost minuturen faltan Aitor Arangurenek garaipenaren gola sartu eta Keta Babyauto Gorengoen Mailan uzten zuen. Datorren igandean jokatuko dute azken norgehiagoka Astigarragako Mundarroren aurka Zarkumendegi zelaian arratsaldeko 16:00etan.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
¿Por qué ya no vemos tantas mariposas en Cantabria?
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.