Borrar
AMAXKAR
San Ixidro jaiak ospatu dituzte Mia auzoan

Getaria

San Ixidro jaiak ospatu dituzte Mia auzoan

Lunes, 19 de mayo 2025, 20:52

Joan den ostegunean hasi eta igandera bitartean, Getariako Mia auzoan San Ixidro Jaiak ospatu dituzte. Lau egunetako egitaraua prestatu zuen auzoko festa batzordeak eta herritar ugari joan dira bertara festa giroaz gozatzera. Maiatzak 15ean ospatzen da San Ixidro eguna eta Mian goizeko 10:00etan txupinazoa eta ikurriña igoerarekin jaiei hasiera eman zitzaion, Gazte Alaiak txistularien dianak lagunduta. Ondoren, 11:00etan elizkizuna eta prozesioa egin zituzten (Isidro Deunaren irudiarekin) eta jarraian elkarte inguruan txakolin dastaketa txerriki erreaz lagunduta. Mus Txapelketa Azkarra, haur jolasak, triki afaria, sagardo dastaketa txerriki erreaz lagunduta, patata tortilla lehiaketa, Gure Txeruko dantzarien emanaldia, bazkaria edo erromeriak izan dituzte egunetan zehar, besteak beste, giro ederrarekin beti.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco San Ixidro jaiak ospatu dituzte Mia auzoan