Borrar
Zaintzarekin lotura zuzena duten Orioko guneen mapa osatzea da asmoa.
Zaintzarekin lotura duten Orioko guneak identifikatzeko ibilbidea

Orio

Zaintzarekin lotura duten Orioko guneak identifikatzeko ibilbidea

Larunbat honetan egingo da herriko plazatik goizeko 11:00etan abiatuta, eta bukaeran hamaiketakoa izango da Saregilen

Jueves, 15 de mayo 2025, 20:45

Orioko Udalak aurrera jarraitzen du herriko zaintzaren egoera eraldatzeko prozesuan. 2024aren amaieran kaleratu zuen herriko egoeraren diagnostikoa, eta datozen hiletako ekintza-plana laster aurkeztuko du. Horri lotuta, 'Zaintzak zagan' izeneko ekimena egingo du larunbat honetan, zaintzarekin lotura zuzena duten Orioko guneen mapa osatzeko.

Saio irekia

Ibilbidea Herriko Plazan hasiko da, goizeko11:00etan. Saio irekia izango da eta, beraz, interesa duten herritar guztiek dute parte hartzeko aukera. Plazatik abiatuta, geldialdiak egingo dituzte portuan lehenengoa, Ostargi elkartearen lokal berrian ondoren, adinekoentzako Eguneko Zentroan eta Iparragirreren dendan, eta handik Saregilera joango dira. Ibilbidea bertan bukatuko da, hamaiketako batekin.

Ekimenaren helburua zaintzarekin lotutako guneak identifikatzea da eta, horietako bakoitzean, parte-hartzaileek beren hausnarketak, bizipenak... partekatzea. Elkarrekin, espazio horiek oriotarren zaintzan duten paper garrantzitsua azpimarratuko da.

Ibilbidean zehar, edozein unetan elkartu ahal izango dira taldera herritarrak, eta jakinarazi ez dela aldez aurretik izenik eman behar.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Zaintzarekin lotura duten Orioko guneak identifikatzeko ibilbidea