Borrar
Danborrada. Zalduntxoak herriko gurutzearen aurrean egindako geldialdian.

Ver 10 fotos

Danborrada. Zalduntxoak herriko gurutzearen aurrean egindako geldialdian. E.A

Zestoa

Txikien erritmoek harrotu dute herria

Desfilea. Herriko 200 haur inguruk hartu dute parte larunbata hoentan Zestoako Santakutz jaietan urtero egin ohi duten danborrada txikian. Etxeko txikiak, beste behin, izan ziren protagonista

Eli Aizpuru

Zestoa

Sábado, 3 de mayo 2025

Zestoako kaleak danbor hotsez bete dira larunbata honetan, eta protagonistak, beste behin, etxeko txikienak izan ziren. Umeen danborradak kolorez, musikaz eta emozioz bete zuen herria, eta herritarrek ilusioz eta harrotasunez jarraitu zuten desfilea ibilbide osoan zehar.

200 haur inguruk hartu zuten parte desfilean, danborrak eta atabalak eskuetan hartuta, entseguetan ikasitako erritmoak konfiantzaz interpretatuz.

Arratsaldeko seietan puntuan ekin zion musika bandak danborradako doinuekin. Ordurako prest ziren parte-hartzaileak atabalak astintzeko. Kale ertzetan berriz, ehunka lagun, eguneko protagonistak beren mobiletan inmortalizatu nahian.

Danbolinek diseinatu du aurtengo karroza eta aldizkariaren erredakzioa danborradako parte izan da

Banderadun soldaduak aurrena, zalduntxoak gero. Gastadoreak atzetik sukaldari txikiekin eta danborrada osatzen duten bi konpainiak , bainuetxeko langileak eta desfilea ixteko, karroza.

Danbolinek diseinatu du aurtengo karroza. Udalak danborradako karroza lehiaketa bidez esleitzea erabaki zuen iaz eta 3.000 euroko laguntza jaso zuen elkarteak karrozaren diseinua erabaki eta egin ahal izateko. Aurtengoan, kazetariak izan dira protagonistak baita ere danborradan. Danbolin aldizkariko erredakzioa ere danborradako parte izan zen atzokoan.

Santakutz jaien haurren danborradako karroza urte askotan boluntario talde baten ahaleginaren fruitu izan zen, urtero euren auzokideak harritzen saiatzen zen taldea. Aurtengoan, Danbolineko kideek harritu dituzte herritarrak eta erredakzioa bera atera dute kalera.

Nahikoa danbor jo ostean eta ibilaldia amaitu eta gero, bai txikitxoak eta gazteek eta baita inguratu ziren gurasoek eta ikusleek festarekin jarraitu ahal izan zuten. Izan ere, Ane eta Amets trikitilarien erromeria izan zen Santakutzei amaiera emateko.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Txikien erritmoek harrotu dute herria