Borrar

Zumaia

Haurrentzako irteera, larunbatean Indamendirekin

S.U.

zumaia.

Miércoles, 21 de mayo 2025, 20:30

Haurrentzako irteera antolatu du Indamendik hilak 24rako. Gipuzkoa eta Bizkaiako mugetan barrena ibiliko dira. Eibarretik gora dagoen Ixua lepoan hasiko dute ibilbidea; handik Arrikurutz (749 metro) eta Garagoitxi (702 metro) mendiak igoko dituzte egun horretako helburu duten Kalamua edo Maaxa (771 metro) tontorrera igo aurretik. Bertan hamarretakoa egin ondoren, beheranzko bideari ekingo diote Santa Marina baselizatik pasa eta Markinako Barinaga auzoan ibilbidea amaituz autobusa hartzeko. Guztira, 8 kilometro inguru eta 300 metroko desnibel positiboa eta 600 inguruko negatiboa ditu goiz buelta honek eta edonor joan daiteke, elkarteko bazkide izan edo ez izan.

Izena elkarteko webgunean eman daiteke (eskolan dagoeneko apuntatu direnak ez). Autobusa 8:00etan aterako da Patxita Etxezarretatik.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Haurrentzako irteera, larunbatean Indamendirekin