Borrar
Igandean Indamendi eguna ospatuko da; parte hartzaileek Eusebio Gurrutxaga plazan elkartuko dira. INDAMENDI M.B.
Indamendi eguna ospatuko da igandean

Zumaia

Indamendi eguna ospatuko da igandean

Ibilbidea oinez zein korrika egiteko aukera egongo da eta Elkano auzoan festa berezia ospatuko da

Sara Utrera

zumaia.

Jueves, 15 de mayo 2025, 20:45

Maiatzaren 18an Indamendi eguna ospatuko da. «Gure elkartearen egun handia herrikide guztiekin igaro nahi dugu», azaldu dute Indamendi M.B.-tik. Horretarako, goizeko 9:00etan jarri dute hitzordua Eusebio Gurrutxaga plazan, eta handik Indamendi igo eta Elkano auzorainoko ibilbidea egingo dute parte-hartzaileek.

Ibilbidea oinez zein korrika egiteko aukera egongo da. Horrez gain, Elkano auzotik Zumaiara itzultzeko, behar duenarentzat doako autobusa egongo da.

Egun berezia denez, beste urteetan bezala, Elkanon festa bat prestatuko dute: mokadu bat, salda beroa eta oparien zozketa izango dira denentzat. Horrez gain, ehun mendiren lehiaketako eta finalisten sariak banatuko dira.

Ehun Mendi Lehiaketan: Asier Zamakola Ibaibarriaga, Iñigo Castro Saenz eta Jon Zamakola Gayangos. Eta Finalistak: Ibai Barbero Guridi, Sare Barbero Guridi, Lur Zearreta Lopez, Maren Iruretagoiena Etxabe eta Julen Garate Grijalba. «Animatu eta etorri gurekin igandean Indamendira!», gonbidatu dute.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Indamendi eguna ospatuko da igandean