Zumaia
Unai Egaña kadetea, bigarren Muskizko lasterketanSecciones
Servicios
Destacamos
Zumaia
Unai Egaña kadetea, bigarren Muskizko lasterketanS.U.
zumaia.
Viernes, 16 de mayo 2025, 20:11
Zumaiako Txirrindulari Elkarteko txirrindulariek podiumetik jaitsi gabe jarraitzen dute. Gipuzkoan lasterketarik ez eta kadeteak Muskizera joan ziren bertako lasterketan parte hartzera. «Erabakia ona izan zen eta baita ondo aprobetxatu txirrindulariek ere, ibilbide gorabeheratsuan lehenengoekin helmugaratu eta lasterketa jokatzeko esprintean Unai Egaña bigarren sailkatu zen eta», azaldu du elkarteko kide den Arritxu Iribarrek. Denboraldi honetan bigarrenez sailkatu da bigarren tokian; «oso ondo dabil zumaiarra, baina erregulartasuna falta zaio». Muskizen sei txirrindulari pelotoiari aurrea hartuta ailegatu ziren eta pelotoian sartu ziren Borja Osa eta Xuban Arakistain.
Asteburu honetan kadeteek ez dute lasterketarik; juniorrek, berriz, Lizarran Espainiako Kopako lasterketa izango dute. Datorren asteburuan, bai kadete eta bai juniorrek, Euskadiko Txapelketa izango dute Getxon, eta juniorrek, horren ondoren, Nazioarteko Gipuzkoa Klasikoa izango dute helburu, Europako punta puntako txirrindulariak tropelkide izango dituztelarik.
Lasterketa horien aurretik Gipuzkoako rankingak kaleratu dira eta junior mailan Beñat Sainz eta Aratz Unanue dira aurrena eta bigarren; kadete mailan, Borja Osa bosgarrena da eta Unai Egaña 27.
Infantil eta alebinek taldekako erlojuaren aurkakoak jokatu dituzte. Beste taldeetako txirrindulariekin ekipo mistoa jokatu eta Mairi Lejarreta txapeldun izan da; alebin mutilak hiru ehunenekok utzi dituzte titulurik gabe eta infantiletan, nesken taldea bigarren sailkatu zen. Asteburu honetan ez dute lasterketarik.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Encuentran a una mujer de 79 años muerta desde hacía varios días en su domicilio
El Norte de Castilla
¿Por qué ya no vemos tantas mariposas en Cantabria?
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.